Zelta nazioak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zelta Liga erakundeak zelta nazio gisa onartutako sei herrialdeak:

   Irlanda

   Eskozia

   Man uhartea

   Gales

   Kornualles

   Bretainia

Zelta nazioak Europako mendebaldeko herrialdeak dira, zelta hizkuntzak erabiltzen dituztenak.

Keltoi hitz grekotik datorren zelta hitzaz beste, badira beste termino ezagun batzuk, adibidez: Keltia (zelten nazioa edo zelten lurraldea). Hortik eratorri da keltiar jentilizioa, zeltaren sinonimoa.

V. mende arte, Britainiar Uharteak osoki eta Mendebaldeko Europaren zati bat zeltak ziren. Mendeen iraganean, zelta hizkuntzak eta kultura kontinentearen ipar-mendebaldeko muturretan besterik ez ziren mantendu ahal izan; izan ere, bazter haietan, erromanizazioa berandu edota batere ez zen iritsi, eta germaniar jatorriko herrialdeek (Angloak, jutoak, bikingoak, saxoiak, normandiarrak...) ez zituzten guztiz menperatu edota asimilatu.

Zelta nazio edo herrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, sei naziok betetzen dituzte irizpide horiek, Iberiar penintsulako lurralde batzuek ere beren burua zeltatzat hartzen duten arren.

Zelta Liga erakundearen arabera honako sei herrialde hauek dira:

Herrialdea Zelta izena Hizkuntza Herritar izena Biztanleak Hiztunak
 Eskozia Alba Gaelera (Gàidhlig) Eskoziar 5 milioi 92.400 (%1,8)
 Irlanda Éire Irlandera (Gaeilge) Irlandar 6 milioi 355.000- 1,8 milioi (%5,9)
 Man Ellan Vannin Manxera (Yn Ghaelg) Manxar 70.000 < 1.700 (< %2,4)
 Gales Cymru Galesera (Cymraeg) Galestar 3 milioi > 750.000 (> %25)
 Kornualles Kernow Kornubiera (Kernewek) Kornubiar 500.000 3.500 (%0,7)
 Bretainia Breizh Bretainiera (Brezhoneg) Bretoi 4 milioi 500.000 (%12,5)

Iberiar penintsulan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Penintsularen iparraldean, herrialde batzuek ez dituzte zelta naziotzat hartzeko historia edo hizkuntza irizpideak betetzen, baina ustezko arrazoi "kulturalak" direla eta, euren burua zeltatzat hartzen dute. Galizia eta Asturies dira nagusiki; eta, neurri apalago batean, Leon eta Kantabria ere bai.

Amerikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinako Chubuteko probintzian bizi dira galestar jatorriko milaka pertsona, horietako batzuk galeseradunak.

Kanadan, Eskozia Berrian bizi dira gaelikodunak (Cape Bretonen bereziki), eta Ternuan irlanderadunak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]