Txibtxa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Estatua txibtxa

Txibtxa Kolonbiako Andeetan, Ekialdeko mendilerroan, bizi zen herria eta zibilizazioa izan zen, espainiarrek konkistatu eta suntsitu zutena. Espainiarrak Amerikara iritsi zirenean, txibtxak bost estatu txikitan banaturik zeuden, baina hizkuntza, erlijioa eta ohiturak berberak zituzten guztiek. Txibtxek kultura-maila handia lortu zuten, baina ez zuten idazkera ezagutzen. Artoa, patata, mandioka, kotoia eta tabakoa landatzen zuten eta gatza ustiatzen zuten. Gatza saltzera Peruraino eta Panamako istmoraino joaten ziren, urrearen truke. Oso trebeak ziren urrea lantzen. Zeramika-, eskultura- eta ehungintza-lan bikainak egiten zituzten. Txibtxek jainko asko gurtzen zituzten (eguzkia, ilargia eta zeruko argizagiak, besteak beste). Buruzagi berria hautatu behar zutenean, zeremonia bat egiten zuten eta buruzagi berria aintzira sakratuan murgiltzen zen, gorputza urre hautsez estalita; hortik sortu zen espainiarren artean El Doradoko kondaira. Jimenez de Quesadak konkistatu zuen txibtxen lurraldea 1536-1541. urteetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txibtxa Aldatu lotura Wikidatan