Wikipedia, Entziklopedia askea

Eskulapioren suge

   Ba al dakizu   

Askotan, gorputza zuzen eduki beharrean zig-zag bezala izaten dutela? Horregatik, zuhaitz eta zuhaixketan gora egiteko gaitasun handia dauka eskulapio sugeak.

Eskulapioren sugea tamaina handiko sugea da, 2 metrotako gorputz-luzera izan dezake eta arrak emeak baino handiagoak izaten dira. Buru estu eta luzexka dauka, dortsal aldeak kolore arre-marroixkakoak eta ezkata batzuk kolore argikoak ditu, orbain zuriak irudikatuz gorputz osoan zehar. Aho aldea ordea kolore horikoa izaten dute.

Espezie honek ez dauka pozoirik, eta bere haginkada mingarria da baina beste suge batzuekin alderatuta ez da arriskutsurik gizakiarentzat. Hortz txiki samarrak ditu, ia ez du azaleko kalte arinik eragiten.

Eskulapioren sugea zuhaitz batean.

Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baso hostoerorkorren ertzetan egoten dira eguzkia hartzen gorputza berotzeko. Landazabalean aurkitzea ere arrunta da, baita zuhaitz landaketetan ere. Espezie hau zuhaitz zein zuhaixketara igota topatu dezakegu, hau da, arborikola ere bada.

Oso arrunta da espezie hau errepideak zein pistak zeharkatzen topatzea, asko gustatzen baitzaie azpiegitura hauek xurgatzen duten beroa euren gorputzeko tenperatura erregulatzeko erabiltzeko. Honen eraginez, ibilgailu bidezko zapalketak dira espezie honen mehatxu handienetariko bat.


Eta lurralde kokapena?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima epel eta hezea gustatzen zaionez, Euskal Herrian itsaso aldean oso hedatua dago. Hori dela eta, barne alderago bere presentzia eten egiten da.

Euskal Herrian nahiko arrunta bada ere, Iberiar Penintsula mailan bere banaketa-area iparraldera bakarrik mugatzen da. Harribitxi bezala dago kontsideratua naturzale eta adituen artean eta kanpoko jende asko hurbiltzen da Kantauriar Isurialdera espezie hau ikusteko grinaz.

Euskal Herrian bizitzeaz gain hainbat lurraldetan dago bere presentzia:

Nola elikatzen dira? eta nork jaten du bera?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikatzen.

Eskulapio sugeak harrapakari ugari ditu, alde batetik, ugaztun haragijaleak, hala nola, etxe-katua zein basakatua, azeria, edota lepazuria, eta bestetik, hegazti harrapariak, batez ere zapelatza zein arrano sugezalea dira nagusienak.

Bere harrapakinak mikrougaztunak (saguak, satitsuak, satorrak, …) eta hegaztiak izaten dira. Mikrougaztunen kasuan, lan bikaina betetzen du ugaztun txiki hauen populazioaren erregulazioan, batez ere izurriteak ekiditeko. Eskulapio sugeen gorotzetan arrautzen oskolak topatu daitezke, hegaztien kabiak predatzen dituen seinale. Portaera hau lotuta dago sugearen izaera arborikolarekin.

Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzaren azkenetan, edota ekainaren hasieran izaten dute ugaltzeko unea. Bata besteari segika aritu ondoren, arrak emea ahoaz burutik, lepotik edota soinetik eutsi, eta elkarrekin trabatu arte kiribilkatzen dira. Zenbait aste geroago, uztailean edota abuztuaren hasieran, emeak 5-20 arrautza handi erruten ditu, berauek zuhaitz-zuloren batean edota harri-tarteetan ezkutatuz.

Arrautza hauek babarrun-itxurako egitura irregular, zuriska eta handiak izaten dira, eta normalean 35-60 mm-ko luzera, 17-28 mm-ko zabalera, eta 10 g inguruko pisua izaten dute. Bi hilabete igarotzean, 14-25 cm luzeko kumeak jaiotzen dira bertatik, eta denbora laburrean energia aurrezteko erretiratu beharra izango dute gainera, urriaren azkenetarako, eta helduek bezalaxe, mikrougaztunen baten zuloa edota harri-tarteren bat bilatu beharko dute, neguan zehar ez sufritzeko.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Greziako mitologian Medikuntzaren Jainko bezala da ezaguna. Sendabelarretan oso aditua omen zen, eta sendatzeko gaitasun izugarria omen zuen, baita hildakoak berpizteko ere.

Asclepio (erromatarrentzat Eskulapio) Greziako mitologian Medikuntzaren Jainko bezala da ezaguna. Sendabelarretan oso aditua omen zen, eta sendatzeko gaitasun izugarria omen zuen, baita hildakoak berpizteko ere. Jainko honen sinbologian bi elementu nagusi agertzen dira:

  1. Asclepio-ren makila. Medikuntzaren sinboloa, boterea adierazten duena. Altzifrearen egurrarekin egindakoa. Zuhaitz hauek sakratuak kontsideratuak izan dira bizitza luzekoak izatearren, bizitzaren zuhaitza bezala izendatua egipziarrengatik. Makilaren goiko partean korapilo bat agertzen da, zientziaren zailtasuna adierazten duena.
  2. Sugea. Narrasti hauek aspalditik mirestu izan ditu gizakiak. Azala aldatzeko gaitasuna dutenez gaztetasunarekin, jakintasunarekin, emankortasunarekin zein osasunarekin erlazionatu izan ditu. Kasu honetan, sinbologia horren sugea Eskulapio sugeari doitzen da, gaur egungo tenplu erromatarren hondakinetan aurkitu ahal dena.
Eskulapio sugea Asclepioren makilari kiribilduta, gaur egun bi elementu hauen konbinaketa medikuntza zientifikoaren zeinua da.

Galzorian al dago?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Colubridae familiakoa den suge hau ez dago galzorian, dena den, Euskal Herriko Espezie Mehatxatuen Zerrendan Interes Bereziko espezie bezala dago izendatua.

Eskulapioren sugea

Bere mehatxurik handiena ibilgailu bidezko zapalketak dira, lehenago adierazi bezala, gizakiaren pertsekuzioak, beste suge guztiekin gertatzen den bezala, mehatxu handia suposatzen du. Pestiziden erabilerak, bertako basoaren zein landazabal eraldaketak,  habitaten suntsipenak zein kultiboen intentsifikazioak ere izan daitezke espezie honen bizia zalantzan jarri dezaketen faktoreak.