Vatnajökull

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vatnajökull
An iceberg in Jokulsarlon.jpg
Jökulsárlóndik ikusita
Vatnajökull non dagoen adierazten duen Islandia-ko/-go/-eko mapa
Vatnajökull
Koordenatuak 64°24′N 16°48′W / 64.400°N 16.800°W / 64.400; -16.800Koordenatuak: 64°24′N 16°48′W / 64.400°N 16.800°W / 64.400; -16.800
Mota Izotz-kaskoa
Azalera 8.190 km²
Luzera 150 m
Lodiera 400 m
Amaiera Mihiak
Egoera txikiagotzen

Vatnajökull (islandierazko Aintziren glaziarra, ˈvaʰdnaˌjœːkʏtl̥ ahoskatua) Islandiako glaziar handiena eta Europako handienetako bat da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vatnajökullek, 8100 kilometro karratuko hedadura hartzen du. Herrialdearen hego-ekialdean kokatua, honen hedadura osoaren %8a hartzen du. Bolumenari dagokionez, Europako glaziarrik handiena da (3000 kilometro kubiko) eta bigarrena hedaduraz, aurretik, bakarrik Norvegiako Svalbard uharteetako Nordaustlandeteko Austfonna baino ez duelarik.

Bere neurriak, gutxi gora-behera, 150 kilometrokoa da mendebaldetik ekialdera eta 100 kilometrokoa iparraldetik hegoaldera.

Izotzaren batez besteko sendoera, 400 metrokoa da, gehienez ere 1000ra iristen delarik. Islandiako sumendirik garaiena, Hvannadalshnjukur, 2100 metroko garaiera duena, izotz-kaskoaren hegoaldeko inguruan dago, Skaftafell Parke Nazionaletik gertu, eta, hain zehazki ere, Öræfajökull izotz-kaskoa txikiaren azpian.

Iparralderanzko, mendebalderanzko eta ipar-ekialderanzko ertzetarantz doazen glaziar mihiek, 600 eta 800 metro arteko altuera hartzen dute, izotzaren batez besteko lodiera 400 metrokoa delarik, eta, gehienez ere, 900era iritsiz.

Glaziarraren azpian dagoen punturik sakonenak, 300 metro sakon hartzen du, Skeidarajökullen arro glaziarraren azpian.

Urtean zehar gertatzen den elur prezipitazioa, 4 eta 70 dezimetro artekoa da, hegoaldeko muturrean 4 metro gutxienez eta iparralderantz bat-batean jaisten delarik.

Bulkanismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Islandiako rift bolkanikoa, herrialdearen hego-mendebaldetik ipar-ekialdera doa, aktibitate geologikorik handiena, hain zuzen ere Vatnajökull dagoen tokian gertatzen den arren. Bereziki, izotz-kaskoa honen azpiko sistema bolkanikoak, aktibo egon dira garai historikoetan, ondorioz, gertatu den aktibitate eruptiboari buruzko korpus luze bat dagoelarik.

Dinamika honetatik abiatuta, sarri, laku bolkaniko deritzenak sortzen dira, nahiko ohikoak diren agerkari glaziarren iturri direnak. Grimsvotn lakua, adibidez, 1996an, aztertuenetako baten jatorria izan zen. Azpian dagoen multzo bolkanikoak, 2004ko azaroan, erupzio indartsu baina labur bat ere eragin zuen.

Egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vatnajökullek, etengabeko atzerakada bat jasan du, ziur asko, berotze globalarengatik eta bertan berriki gertatzen ari den aktibitate bolkanikoaren ondorioz. 1980an, 8300 kilometro karratuko hedadura zuen, 1958an, 8538 zituen bitartean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Vatnajökull