Berotze globala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1850.etik 2006.era bitarteko tenperatura globalaren grafikoa

Berotze globala lurrazaleko, aireko eta ozeanoetako batez besteko tenperaturaren igoera da, azken hamarkadetan eta bere aurreikusitako jarraipena.

Lurrazaletik hurbil batez besteko aireko tenperatura orokorra 0,74 ± 0,18 º C igo da azken mendean. Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldea edo IPCCren arabera “antzemandako tenperaturaren gehienezko igoera XX. mende erdialdetik, gizakiak isuritako berotegi-gasetan oinarrituta bide dago”. Honek lurrazala eta behe atmosferaren beroketa eragiten du, berotegi-efektua handitzen.

1950tik zenbait gertarik, efektu arinak eragin dituzte tenperatura igotzean, sumendiak eta eguzki-izpien noranzko aldaketak, alegia. Nahiz eta zenbait elkarte zientifiko eta zientzi akademia bat etorri ondorio honekin, zientzialari asko ez datoz bat behaturiko berotzearen arrazoi garrantzitsuenekin.

IPCC-ek aipaturiko modeloek tenperatura orokorrak 1990tik 2100ra, 1,1etik 6,4 Â°C-ra igo daitekeela aurreikusten dute.

Balio-eremuek berotegi-gasen isuriak zein klimaren sentiberatasuna adierazten dituzte. Nahiz eta ikerketa gehienak 2100. urtea arte oinarrituta izan, berotze eta itsas mailaren igoera, milurteko batean baino luzeago jarraitzea espero da, berotegi-gas gehiagorik isuri ez arren. Hau karbono dioxidoaren bizitza luzean eguratsean islatzen da.

Etorkizunerako klimaren benetako aldaketak jakiteko daude, eta batez ere nola aldaketak leku batetik bestera izango diren. Debate politiko eta publiko behar da, - diru kontu eraginkorrak aztertuz - berotzea gorantza joan ez dadin, edo behintzat ondorioekin bizitzen ikasteko. Nazioarteko gobernu gehienek, sinatu eta bat egin dute Kiotoko Protokoloarekin, non berotegiko gas isurketak murrizteko plangintza azaltzen den.

Izenaren inguruan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berotze globalaren hitza, hozte globalarekin harremana dauka eta klima-aldaketaren eremuan kokatzen da. Berotze globala aro eta zergatiei begira neutroa da, baina erabili arrunt eta zientifikoan, gizonek eraginda duela gutxiko berotzea adierazi nahi du. Horrela UNFCCCek erabiltzen du klima-aldaketa, berriz, gizakiek ez eragindako aldaketari, klima-aldakortasuna deitzen dio.

Berotzearen historia XIX. mende erditik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrazaleko batez besteko tenperatura azken 2000 urteetan

Munduko tenperatura bai lurrean bai itsasoan 0,75 Â°C igo da, 1860tik 1900era. Hiriak handitu badira ere, hiriko bero-uhartea ez dauka, ordea, garrantzia handirik neurtutako tenperaturarekin. 1979. urtetik lurreko tenperaturak ozeanokoak baino bi aldiz azkarrago igo dira (0,25 Â°C/hamarkadako eta 0,13 Â°C/hamarkadako). Behe troposferako tenperaturak igo dira 0,12 eta 0,22 Â°Cen artean hamarkadako. 1850. urtea baino lehenagoko tenperatura egonkorra izan bide da, mila edo bi mila azken urtetan, ingurumenaren gorabehera batzuk izanagatik ere: Erdi Aroko Beroaldia (800-1300) edo Izotz Aro Txikia.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berotze globala Aldatu lotura Wikidatan