Vittorio Sereni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vittorio Sereni

Bizitza
JaiotzaLuino1913ko uztailaren 27a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1913ko uztailaren 27a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1983ko otsailaren 10a)
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaMilan1983ko otsailaren 10a (69 urte)
Hobiratze lekuaLuino
Heriotza moduaberezko heriotza: gaixotasun kardiobaskularra
aneurisma
Hezkuntza
HeziketaMilango Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, poeta, idazlea eta itzultzailea
Jasotako sariak

archiviovittoriosereni.it
Discogs: 1799121 Edit the value on Wikidata

Vittorio Sereni (Luino, 1913ko uztailaren 27a - 1983ko otsailaren 10a) italiar idazlea izan zen.

Haurtzaroa Brescian igaro zuen, eta ondoren Milanera joan zen, literatura ikastera. Lehenengo poema-bilduma 1941ean idatzi zuen, Frontiera. Lan horretan Lonbardiako aintzirak eta paisaiak erakusten zituen, batez ere; inguru horrek, non faxismoaren zapalkuntza eta Europaren demokraziaren eskaera aurrez aurre jartzen ziren, idazlearen bakardade erabatekoaren eta gizakiekin bat egiteko nahiaren arteko tentsioa irudikatzen du. 1942an Greziako frontera joan zen. Sizilian aliatuek preso hartu, eta Aljeriako eta Marokoko frantses esparruetara bidali zuten. Gerraren ondoren, Milana itzuli zen, irakasle gisa lan egitera, eta bigarren poesia-bilduma argitaratu zuen, Diario d´Algeria (1947, Aljeriako egunkaria). Il Male d´Africa (1958) lanean, «harresietako eritasuna» definitzen du, preso egotearen urruntasuna. Urruntasun horren gogoetak eragin handia izan zuen Sereniren lan guztian. 1952an Pirelli argitaletxeko publizista bihurtu zen, eta 1958an Mondadori argitaletxeko argitalpen-arduraduna. Diario d´Algeria laneko poesiak komentatu zituen Gli immediati dintorni (1962) lanean. 1964an, berriz, L´Opzione e allegati argitaratu zuen, poetaren bakardadea deskribatuz. 1965ean Gli strumenti umani bilduma argitaratu zuen, gerra ondorengo bizitzarekin zuen borroka azaltzen duena. Appuntamento a ora insolita (1964) eta Una visita in fabbrica (1958) lanetako pasarteetan, gizakien arteko harreman soilen poza ospatzen du poetak, eta zehaztasunez deskribatzen ditu eguneroko bizitzako ekintza txikiak. Ondorengo urteetan argitaratu zituen Lavori in corso (1965), Addio Lugano Bella (1971) eta Un posto di vacanza (1974), 1979an Stella variabile lanean bildu zirenak. Lan horretan, poetari munduko irudiak bortizkeriaz beteta etortzen zaizkio gogora. 1986an, poeta bera hil ondoren, Tutte le poesie (1986) lanean bildu zen Sereniren lan guztia. Sereni, bestalde, itzultzailea izan zen, Julien Green, Valéry, Mallarmé, Ronsard, Char eta Poundena, besteak beste. Testu kritikoak ere idatzi zituen, Letture preliminari (1973) lanean bildu zituenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]