Volker Schlöndorff

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Volker Schlöndorff.

Volker Schlöndorff (Wiesbaden, Alemania, 1939) zinema-zuzendaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema-ikasketak Frantziako IDHEC eskolan egin zituen. Jean Pierre Melvilleren, Alain Resnaisen eta Louis Malleren laguntzailea izen zen. Robert Musilen eleberrian oinarritutako Der Junge Törless (1966, Törless gaztea) du bere lehen film luzea, Cannesko Zinemaldian saritua eta zinemaren ateak zabaldu zizkiona.

Oro har Schlöndorffen filmak bi sailetan bana daitezke: berak idatzitako historietan oinarritutako filmak eta idazle ezagunen eleberrietan oinarriturik egindakoak. Lehenengo sailekoak dira: Mord und Totschlag (1967), Der Plötzliche Reichtum der Armen Leute von Kombach (1970, Kombacheko behartsuen bat bateko aberastasuna), Strohfeuer (1971, Lasto sua), Die Moral der Ruth Halbfass (1972). Bigarren sailekoak ditu film gehienak, Heinrich Böllen, Marguerite Yourcenarren, Gunter Grassen, Prousten eleberrietan oinarrituak: Die Verlorene Ehre der Katharina Blum (1976, Katharina Blumen ohore galdua), Der Fangschuss (1976, Azken tiroa), Die Blechtrommel (1978, Latorrizko danborra), arrakasta handia izan zuen filma, Cannesko Zinemaldiko sari nagusia eta atzerriko filmari ematen zaion Oscar saria jaso zituena; Die Fälschung (1981, Faltsutzea), Eine Liebe von Swann (1983, Swannen maitasuna), Death of a Salesman (1985, Saltzaile ibiltari baten heriotza).

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendutako filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Volker Schlöndorff Aldatu lotura Wikidatan