Vorkuta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Vorkuta

—  Hiria  —
Vorkuta-kollege.jpg
bandera

armarria

Izen ofiziala Воркута
Вӧркута
Estatua
Barrutia
Subjektua
 Errusia
Ipar-mendebaldeko Barruti Federala
Komien Errepublika
Koordenatuak 67°30′N 64°02′E / 67.500°N 64.033°E / 67.500; 64.033Koordenatuak: 67°30′N 64°02′E / 67.500°N 64.033°E / 67.500; 64.033
Vorkuta non dagoen adierazten duen Errusia-ko/-go/-eko mapa
Vorkuta
Eremua 29,73 km2
Garaiera 180 m
Biztanleria 70.548 bizt. (2010)
Dentsitatea 2.372,96 bizt./km²
Sorrera 1932
Ordu-eremua MSK (UTC+04:00)
http://www.vorcuta.ru/

Vorkuta (errusieraz: Воркута́; komieraz: ВӧркутаVörkuta) Ipar-mendebaldeko Errusian dagoen Komien Errepublikako hiria da. Vorkuta ibaiaren ertzean dago, Zirkulu Polar Artikotik 50 km iparraldera. 2010ean 70.548 biztanle zituen[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vorkutako kale bat, 2007ko neguan

Vorkuta 1932. urtean sortu zuten, bertan behartutako lan-esparruak (gatibu languneak) ipini zituztenean, Gulag zeritzon zigor-erakundearen eskutik. Beraz, 1930eko hamarkadaz gero, presoek hiria eraikitzen eta inguruetako ikatz-meatzeak ustiatzen lanean behartuta jardun zuten.

Hiri-izendapena 1943ko azaroaren 26an eman zioten. Vorkutan zegoen Sobietar Batasunaren Gulagak Europako aldean zeukan lan-esparru handiena; eta beste esparru batzuetarako administrazio-gune ere izan zen, hala nola Kotlas, Petxora eta Izhma-korako (gaurko Sosnogorsk).

1953. urtean presoak matxinatu egin ziren (Vorkutako altxamendua); Armada Gorriak eta NKVD-k bortizki menperatu zituzten. Harrezkero, 1950eko hamarkadan beste lan esparruak ere ixten joan ziren.

Gerra Hotzaren sasoian hegazkin bonbaketarientzako basea zegoen Vorkutan.

Gaur egun, hiriko diru-iturri nagusi ziren ikatz-meatze asko itxita daude, ustiaketa-gastu handiak dituztelako. Hiriak aireportua dauka.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vorkutan klima kontinental azpiartikoa (Dfc) dute, Köppen klima sailkapenaren arabera; neguak luzeak, oso hotzak eta lehorrak dira eta udak laburrak eta epelak.


Datu klimatikoak (Vorkuta)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 1.1 1.2 5.3 12.0 26.5 31.0 33.8 30.0 24.2 15.6 4.8 3.5 33.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -15.6 -16.1 -9.6 -5.5 1.7 12.7 18.7 14.2 7.8 -0.8 -9.5 -13.9 -1.3
Batez besteko tenperatura (ºC) -19.5 -20.0 -13.9 -10.0 -1.9 7.6 13.2 9.7 4.3 -3.4 -13.3 -17.6 -5.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -48.0 -49.4 -41.0 -38.5 -26.3 -8.4 -1.0 -4.0 -10.5 -29.0 -45.1 -52.0 -52.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -23.6 -23.9 -18.1 -14.4 -5.2 3.3 8.2 5.8 1.3 -6.1 -16.5 -21.6 -9.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 36 34 33 27 35 52 55 63 57 57 40 42 531
Iturria: Pogoda.ru.net[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vorkuta Aldatu lotura Wikidatan