Weeds

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Weeds telesail estatubatuar bat da, Jenji Kohanek sortua eta Lionsgate Televisionek ekoiztua Showtime telebista katerako. EE.BBtan telesail hau, Showtime ordaintzeko telebista kateak igorri zuen bere 7 denboraldietatik zehar, lehenengo denboraldia 2005 ko abuztuaren 8tik urriaren 10era izanik, eta zazpigarren denboraldia eta dirudienez azkena, 2011ko ekainaren 27tik irailaren 19ra izanik. Zazpigarren denboraldia 2011ko irailaren 27an lehengo aldiz aurkeztu zen. Espainian, estrenaldia Canal + eskutik izan zen 2006ko irailaren 18. Hala ere, Cuatro katean ere bai igortu zuten, baina 3. denboraldia amaitzean kendu egin zuten ikusleria baxua zelako. Telesaila guztira 89 kapitulu ditu, bakoitza ordu erdiko luzerarekin.

Agrestic deituriko fikziozko kaliforniar hiri batean girotuta dago. Telesaila Nancy Botwinen (Mary-Louise Parker) bizitza kontzatzen du, etxeko ama bat, bere senarraren (Judah) heriotza duela gutxikoa izanik. Ustekabean, marihuana saltzen hasten da bera bizi den auzo nahiko dirudun bateko auzokideen artean, orain arte duen erdi-klaseko bizitza maila mantendu ahal izateko. Bere bizitza osoa, bere semeen inguruan igarotzen da, Shane (Alexander Gould), zortzi urteko ume nahiko bitxia eta bakartia eta Silas Hunter Parrish Silas, sexuarekin obsesionatuta dagoen nerabea. Hirurak Agrestiken bizi dira, auzo idiliko eta paregabea dirudiena, baina benetan sekretu asko gordetzen dituen auzoa.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Botwin Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nancy Botwin (Mary-Louise Parker): Familiako ama da, eta bat batean alargun geratzen da bere senarra bihotzekoak jota hiltzen delako. Egokitu zaion bizimaila mantentzeko ahaleginetan marihuana saltzen hasten da. Hasieran, ohizko erosleen artean, bere kontularia, abokatua eta auzoko lagunak aurkitzen dira. Bere negozioa handitu ahala, traba gehiago aurkitzen ditu; negozio horretako lehiakideekin topo egiten du, hala nola, gangsterrak eta droga saltzaile nagusiak. Horrekin batera, hasi berri duen erlazioa kulunkan jartzen da, izan ere, Pete Scottson DEAko agente bat da eta bere negozio guztia aurkitu egin du. Telesaila aurreratu ahala, Guillermo ezagutzen du, Mexikoko droga saltzaile garrantzitsu bat. Honek, Nancyren negozioa handitzeko aukera ematen dio, eta Nancyk ezetz esaten dio. Azkenean, Agrestic uztera behartuta ikusten da, beste bandekin izandako tirabiren ondorioz.
  • Andrew Botwin (Justin Kirk): Andrew "Andy" Botwin Judahren anaia da, dibertsioa ikaragarri gustoko du eta alferrontzi nahiko arduraabea da. Judahren heriotzaren ondoren, Nancy etxean bizitzeko aukera ematen dio nahiz eta bere gogoz kontra egin. Hortik gutxira Nancy, bere presentzia haren negoziorako baliagarria izango dela konturatzen da, gainera, umeentzako aitaldeko figura ere izango da. Telesailan ergelaren plantak egiten ditu, momentu askotan ume bat balitz bezala jokatzen duelako, baina beste askotan, inteligentzia askoz jokatzen du, zorroztasunez alegia. Nancyren faltan, Andy arduratsuago bihurtzen da umeekin. Andy, Nancyz maiteminduta dagoela konturatzen da, baina Nancy ez du berdina sentitzen.
  • Silas Botwin (Hunter Parrish): Telesailaren hasieratik, Judahren heriotza traumatizatu egiten du Silas, eta bere familiarekin ordaintzen du bere amorrua. Silas oldartsua da, eta hasieratik sexualki oso aktiboa izan da. Batzutan sasijakintsutzat jokatzen du, baina nahiko sineskorra da, hala ere, marihuana saltzeko grina dauka eta hori erakusten dio bere amari. Neskalagunekin eta drogen negoziekin izandako arazoen ondoren, akziora pasatzeko momentua dela uste du. Bere ama konturatu gabe, [marihuana] plantatu egiten du eta Dougekin batera marihuana sendagarri kontsultategi bat sortzen dute. Polizia usteltua dagoela nabaritzen du eta haien eroskeriak onartu egiten ditu. Copenhaguera joaten da, baina azkenean bere familiarekin bueltan itzultzen da
  • Shane Botwin (Alexander Gould): Nancy eta Judahren seme biologiko bakarra da, eta Judahren heriotzaren momentuan egon zen. Oso azkarra da, baina nahiko antisoziala da. Shanen ziurtasun eza modu askotan agertzen da: bere aitarekin hitz egiten du irudizko lagun bat balitz moduan eta Pittsburgh, Pennsylvaniarekin obsesionatuta dago. Behin eta berriz eskatzen dio amari leku horretara mugitzeko. Eskolan "Botwin Arraro" ezizenez ezagutzen dute, eta monstruotzat hartzen dute. Gainera, etxean ez dute ia kontuan izaten, ez diote jaramonik egiten bere familiakoek darabilten negozioen ondorioz. Telesaila aurrera joan ahala, geroz eta bortitzago bihurtzen da
  • Judah Botwin (Jeffrey Dean Morgan): Judah Botwin Nacyren lehenengo senarra da, Shanen aita biologikoa eta Dougen anaia. Kapitulu pilotua hasi baino lehen hiltzen da, bihotzekoak jota. Nahiz eta bere irudia etxeko irudietan ikusi baino egiten ez den, bere memoria telesail guztiaren inguruan doa. Nancy Judah ezagutu egin zuen, Judah abangoardiako artista zenean. Nahiz eta bere antzezlana gustatu eta biak maitemindu, ingenieritza ikasten du bere erdi-mailako klaseko bizitza izateko. Shanen jaiotzatik 10 urte beranduago, Judah bihotzekoak jota hiltzen da. Nancyren tristezia lehenengo sasoiaren pilare garrantzitsuenetariko bat da. Denbora igaro ahala eta bere trafikante papera onartu orduko hobetzen hasiko da.

Hodes Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dean Hodes (Andy Milder): Dean Hodes Isabelle eta Quinnen aita da, Celiaren senarra baita. Era berean, Nancyren abokatua eta Dougen poker laguna. Dean Isabel asko maite du baina Celiarekin kontrakotasuneko erlazio bat du, dibortzioan amaitzen dena. Dougekin erlazio paragabea du,nahiz eta azken hau Celiarekin oheratu egin den.
  • Celia Hodes (Elizabeth Perkins): Celia Hodes, Agresticken bizi den berezko etxe andre bat da. Bere itxura pertsonalarekin obsesionatuta dago, eta zatika, bere itxura horrekin bat ez datozenekin zakar portatzen da (manipulatu egiten ditu). Besteekin tratu txarra izaten du, lekzioak ematen dituenaren aitzakia erabiliz. Hau, bere erlazio pertsonalengan eragin ikaragarria du, eta bere erlazio asko amaitzearen arrazoia izaten da. Alkoholarekin arazoak ditu. Celia Nancyren auzokidea da. Telesailaren hasieran, lagunak egiten dira, nahiz eta Celia arazoak izan (nahiko nekagarria da eta bularreko minbizia daukala esaten diote). Azkenean Nancy Celiaz nekatzen da, berak eskatutakoaren ondoren (berarekin abentura bat izateko eskatzen dio Dougek izandako erlazioekiko mendekua hartzeko). Plan hori behin eta berriz egiteko eskatu ondoren, haien erlazia amaitzen da.
  • Isabelle Hodes (Allie Grant): Isabel, Celiaren alaba txikia da. Bere homosexualitatea onartzea eta aitortzea bere ama lur jota uzten du.

Beste Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Doug Wilson (Kevin Nealon): Nancyren laguna da eta festa beste gauza guztien gainetik maite du, ere berean, marihuana erabiltzaile sutsua da. Telesailaren hasieran kontulari lanak egiten ditu Agresticken. Nancyren etxera igarotzen denean, marihuanarekin arazo larria duela konturatzen da. Aipatzekoa da, Dean Hodes lagun onenetarikoa dela; pokerrarekiko menpekotasuna du eta marihuana zale amorratua da.
  • Heylia James (Tonye Patano): Conraden izeba eta Nancyren hornitzailea da. Bizitza ulertzeko modu azkarra eta berezia du,gainera, marihuana ondo tratatzeko sekretu guztiak ezagutzen ditu. Heylia Nancyk marihuana erraz eta ondo saltzeko gaitasunaz txundituta geratzen da, baina ere berea, Nancyren hasiberriaren okerrak aurpegiratzen dizkio. Azkenen, konturatzen da bere negoziorako txarra izango dela.
  • Conrad Shepard (Romany Malco): Hasieran, Nancyren ornitzailea zen bere izebaren gidaritzapean. Nancy Conrad jadanik ezagutzen zuen. Conrad marihuana zaintzen oso aditua izan arren, bere izeba ez dio plantazio berri bat sortzeko aukera ematen.
  • Peter Scottson (Martin Donovan): Nancyren bigarren senarra da. Valeriez banandu egin zen beste batekin engainatu zuenenan eta bihotza apurtu zionean. Peter eta Valerie Tim deituriko seme bat dute eta zaintzea partekatu egiten dute.
  • Lupita (Renee Victor): Botwin familiaren etxeko zaindaria da. Nancyren marihuanaren kontuetaz aditzen denean, hau xantai moduan erabiltzen du lan gehiegirik ez egiteko.
  • Esteban Reyes (Demian Bichir): Telesailaren barruan Tijuanako alkatetza lanak egiten ditu. Tres Seis erakunde kriminalaren buru da. Nancyren hirugarren senarra bilakatzen da eta Stevie Ray Reyes deituriko semea izaten dute.

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo Denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fikziozko telesail hau, Agrestic deituriko irudimenezko hiri batean kokatzen da, Los Angelesen, California. Lehenengo denboraldian familia protagonista edo nagusia aurkezten du, Botwindarrak. Nancy Botwin, Judah Botwinen heriotzaren ondorioz alargun geratzen da; Judah Bowin bere semeekin korrika zebilela bihotzekoak jota hiltzen da. Telesailaren lehenendgo denboralidetan,Nancyren semeak, Silas eta Shane, Agrestickeko ikastetxe publikora joaten dira bertan ikastera. Lehenengo denboraldian Silasek 15 urte ditu eta Shanek berriz 10.

Judarekin zuen bizimaila mantendu ahal izateko, Nancy marihuana saltzen hasten da bere lagun eta auzokideen artean. Andy Botwin,Judaren anaia txikia, Botwindarren etxera mugitzen da Nancyry bere kontuekin laguntzeko. Badirudi ez duela ezer egiten eta momentu askotan Nancy zirikatzen du. Nancyren droga hornitzailea Helya James da eta era berean Andyren laguna da.

Denboraldi honetan Nancyren gorabeherak ikusten ditugu; hasieran berezoak galtzen ditu marihuana legezkoa ez delako. Horren ondorioz eta bere kontularia, laguna eta bezeroa den Doug Wilsonen laguntzarekin, okindegi bat irekitzen du estalki baten moduan eta horrela bere irabaziak justifikatu ahal ditu. Silas, seme nagusia, Meganekin erlazio bat hasten du (Megan ikastetxeko neska ederra eta gorra da. Shane aldiz, bere aitaren heriotza ezin du oraindik ulertu eta modu bitxian jokatzen du.

Nancyren antagonista auzoan Celia Hodes da, manipulatzaile sutsua eta edertasunarekin obsesioa duen emakumea. Celia gurasoen asoziazioko burua da eta bere senarra Deanekin eta alaba Quinnekin ez du erlazio ona. Quinn Silasen neskalaguna da telesailaren hasieran eta sexualki aktiboa da. Alaba txiki bat du, Isabel 11 urte dituena; gehiegizko pisua du eta bere amak hitz negatiboak esaten dizkio bere egoeraren inguruan, ala ere, badirudi nahiko heldua dela duen urteetarako.

Bigarren Denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren deboraldia hau kutsu komikoa izaten jarraitzen duen arren, izera nahiko iluna du, izan ere, Nancy droga trafikatzaileen munduan sakonki murgiltzen da. Bigarren denboraldian Shanek 11 urte ditu eta Silasek 16. Nancy eta Conrad (Helyaren iloba) etxe bat alokatzen dute haien marihuana laborantza hazteko. Denboraldi honetan Nancy Peterrekin ezkontzen da izan ere,Peter Nancyren negozioak ezagutzen ditu eta orduan ezin izango du bere kontra testigatu. Dougen abokatuaren akats baten ondorioz, Celia Hodes kontseilari postu bat lortzen du hirian eta ondorioz, drogen kontrako kanpainari hasiera ematen dio.

Silas eta Meganen arteko erlazioa kulunkan dabil: ikastetxea amaitzean ez dira berriz ikusiko. Orduan Silas Megan haurdun uzten saiatzen da, baina ez du lortzen eta ondorioz haien erlazioa behin betirako apurtzen da. Andy armadara ez joateko ahalegin guztiak egiten ditu eta rabino bihurtzeko ikasketak hasten ditu, ondorioz ezin izango du armadaren kide bihurtu. Asmo honi jarraituz, Yael Hoffman (rabinoen ikastetxeko burua)ezagutzen du eta erlazio labur bar mantentzen dute.

Denboraldia aurrera doan heinean, Nancyren semeak bere negozioen berri izaten dute. Shane, ikastetxean eroso sentitzeko arazoak handitu egiten dira eta Gretchen deituriko neskaz erakarrita sentizen da, hala ere, berarekin apurtzen du Andyren neskalagunarekin obsesio itzela duelako, Kat.

Denboraldiari amaiera emateko, armeniar batzuk Nancyren etxearen inguruan haien marihuana laborantzak dituzte eta Nancy mehatxatu egiten dute. Beldurraren ondorioz Peterrei esaten dio eta hau neurri gogorrak hartzen ditu armeniarren kontra.

Hirugarren Denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Weedsen hirugarren denboraldia subtrama askorekin hasten da eta bigarren denboraldiko azken zatian ikusitakoarekin jarraitzen du. Celia U-Turnen merkantzia aurkitu eta suntsitu egiten du, ondorioz, Nancy berarentzat lan egitera behartuta ikusten da. Silas atxilotu egiten dute, eta ondorioz zerbitzu komunitarioak betetzera zigortzen dute. Silas eta Shane adin berekoa dira, baina denboraldi honetan Shane 12 urte beteko ditu.

Denboraldi honetan Nancyren bigarren lanpostu legala ikusiko dugu: Sullivan Groffentzat idazkari lanak egiten. Silas bere amaren marihuana saltzen hasten da Judah ezizenarekin eta Tara ezagutzen du, neska kristaua eta marihuana erretzailea. Shane eta Isabel ikastetxe ultraerlijioso batean ezagutzen dira eta lagun egiten dira. Shane bere hildako aitarekin hizketak izaten ditu. DEAren deia Nancy guztiz beldurtzen du, ikertua izateko beldurra baitu. Ondorioz Nancy Valerie ezagutzen du, Peterren lehenengo emaztea.

Groff etxe berri bat oparitzen dio Celiari, ondorioz Doug gurutzea lapurtzen du eta Nancyren laborantzen barruan kokatzen du. Ondorioz laborantzak mugitzera behartuta ikusten dira. Andy laburki sartzen da pornoaren munduan. Conrad eta Nancy elkarrekin erlazio bar hasten dute baina ez du izango etorkizun askorik. Gero, Nancy Guillermo Diazi(trafikante mexikarren burua)laguntza eskatzen dio bera babesteko izan ere, motorista batzuk Nancy mehatxatzen dute bere merkantzia txarra saltzeko. Denboraldiaren amaieran, Nancyren etxea sutan ageri da Guillermok motoristen etxean egindako sutearen ondorioz. Sute hau auzo guztian zehar zabaltzen da.

Laugarren Denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laugarren denboraldiko lehenengo kapitulua, hirugarren denboraldiaren azkenen kapituluarekin hasten da, Little Boxes kantarekin alegia. Denboraldi honetan Silasek 17 urte ditu eta Shanek 13 urte.

Etxea sutean galdu ondoren Nancy etxez aldatzea erabakitzen du bere familiarekin batera; Ren Mar deituriko fikziozko herria, Californian. Familiaren etxe berria Andy eta Judahren aitaren etxearen alboan dago. Celia marihuanaren laborantzarako zegoen etxearekin lotzen dute eta ondorioz espetxeratzen dute, hala ere, askatasuna lortzen du Nancy zelatatzen eta salatzen laguntzen badu. Andy Dougekin bat egiten du eta elkarrekin etorkinak muga mexikarretik pasatzen sahiatzen dira. Isabelle Celiarekin beste etxe batera mugitzen da bere amarekin Detroitra joan beharrean. Silas marihuanaren laborantzarako gela bat aurkizen du gazta denda baten biltegian; denda hau, 10 urte nagusiago den ama ezkongabea eramaten du: Bitartean, Silas klaseko mutil "txarrenara" erretilu batekin jotzen du eta ondorioz, Simone eta Harmonyren arreta deitzen du.

Nancy, Guillermo Diazi esker, amentzako arropa saltzen duen denda batean lan egiten hasten da. Baina denda hori estalkitzat erabiltzen dutela konturatzen dan; Mexikoko eta EEBB mugak lotzen dituen tunel bat da.

Azken kapituluan, Esteban Nancyren salaketaz berri izaten du eta orduan, Nancy harrapatzen du. Baina Nancy, seme bat itxaroten ari direla aitortzen dio, ondorioz, Nancy bere etxean hartzen du erditzearen egunerarte.

Bosgarren Denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nancy Estebani semearena aitortu ondoren, bizia barkatu egiten dio baina zenbait baldintzekin: bizkartzaina eraman behar du eta amatasun probak egin beharko ditu, itxaroten ari diren semea benetan berea den eta sexua jakiteko. Nancy bere ahizparen etxera bidaltzen du Shane. Bitartean Silas marihuana saltzeko negozioa irekitzen du Nancyren aurrezkiekin.

Quinn Celiaren ordez dirua jaso nahi du. Celia EEBBtara itzultzen denean Nancyren "sekretua" aurkitzen du. Baina denborarekin, Silas eta Shane Estebanen etxera mugitzen dira. Sei hilabete beranduago, Esteban ezkontzeko eskatzen dio Nancyri baina orduan bien bitartean Pilar Zuazo agertzen da. Azkenean Nancy semea erditzen du baina Esteban benetako aitatzat agertzea ez du gustoko eta Andyri eskatzen dio aitasun gutuna sinatzeko. Tiroteka batean, Shane beso batean zauritzen dute, baina Nancyren ustez benetan tirokatu nahi zutena bera zen.

Celia Nancyren "taldea"( Doug, Dean, Sanjay, Ignacio and Isabelle) batu egiten du marihuana saltzen hasteko. Denboraldi hau Nancy eta Pilarren arteko liskar batekin amaitzen da. Orduan Pilar hil egiten da Botwindarren kide bat tirokatu egiten duelako.

Seigarren Denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shane Pilar eraildu ondoren, Botwindarrak iparraldera mugitzen dira. Geroago Andy beraiekin bat egiten du Audrarekin apurtu ondoren. Haurtxoaren jaiotza ziurtagiria izan barik, Nancy, Andy, Silas eta Shane, ezin izango zuten kanadiar muga zeharkatu, ondorioz, Newmansarren identitatea hartzen dute eta Seattlen finkatzen dira. Silasek 19 urte ditu eta Shanek 15.

Nancy, Andy eta Silas inguruko hotel baten lan egiten hasten dira, eta Nancy haxixa ekoizten hasten da. Familia guztia lanean dabilen bitartean, Shane Stevie zaintzen du. Bitartean, Cesar Estebani bere sema non dagoen eta berreskuratzeko eskatzen dio. Ren Marko etxean pistak bilatzen zeudela, Dougekin topo egiten dute eta Botwindarrak non dauden esatera behartzen dute .

Emanaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian, sei denboraldi eman zituzten Canal+ ordaintze-katearen bitartez, estreinaldia 2006 irailaren 18an izanik. Denbora igaro ahala, Cuatro katean eman zuten, ostiraleko "prime time" gunean ematen, baina porrot izugarria izan zen izan ere, katearen mediaren lau puntu azpitik geratu zen. Orduan, larunbateko "late night" gunera igaro zen, katearentzat onak ziren emaitzak jasoz; katearen mediaren bi puntu gorago geratu egin zen. Hala ere, telesail eskaintzatik kendu egin zuten hirugarren denboraldia amaitu zenean, audientzia maila baxua zelako. Latinoamerikan Movie City katearen bitartez igorri egiten da eta Estatu Batuetan, Showtime telebista katearen bitartez.

Nancy Botwinen papera egiten duen aktoresa, Mary-Louise Parker, telesaila utziko zuelaren zurrumurruak zabaldu egun ziren leku batetik bastera; orduan telesailari beste denboraldi bat gehitu zitzaion.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saria Izenburua Irabazlea Urtea
Satellite Sariak Aktoresa hoberena komedia edo musikal telesail batean Mary-Louise Parker 2005
Urrezko globoa Aktoresa hoberena komedia, musikal eta telesail batean Mary-Louise Parker 2006
Writers Guild of America] Gidoio hoberena komedia telesail batean Jenji Kohan 2006
Young Artist Aktore hoberena eta gazteena telesail batean Alexander Gould 2006
Satellite Sariak Aktore hoberena komedia edo musikal telesail batean Justin Kirk 2008
Emmy Argazkilarintza hoberenaordu erdiko telesail batean Michael Trim 2010


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. Showtime kateko web gune ofiziala [1]

2. Weeds telesailari buruzko informazio orokorra [2]

3. Canal +ko linka [3]

4. Weeds gaztelaniazko Wikipedian[4]

5. Weeds ingelesko Wikipedian [5]