Wild Bill Hickok

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wild Bill Hickok

Hayseko sheriff (en) Itzuli


Abileneko sheriff (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJames Butler Hickok
JaiotzaTroy Grove (Illinois)1837ko maiatzaren 27a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaDeadwood1876ko abuztuaren 2a (39 urte)
Hobiratze lekuaMount Moriah Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
HiltzaileaJack McCall (en) Itzuli
Familia
AitaWilliam Alonzo Hickok
AmaPolly Butler
Ezkontidea(k)Agnes Lake Hickok (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoker jokalaria, pistolaria, urre bilatzailea, Ehiztaria, soldadua eta aktorea
Enplegatzailea(k)USMS
Pony Express  (1859 -
Izengoitia(k)Wild Bill Hickok
Zerbitzu militarra
Adar militarraZalduneriako 7. Erregimentua
Parte hartutako gatazkakAmeriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila
Indiar Gerrak

Find a Grave: 479 Edit the value on Wikidata

James Butler HickockWild Bill Hickock ezizenarekin ezagunagoa— (18371876) esploratzailea, abenturazalea, jokalaria, ehiztaria, pistolaria eta Ameriketako Estatu Batuetako marshalla izan zen.

William Alonzo Hickock eta Polly Butler Hickock zituen guraso. James Hickock bere gaztaroko armen eta borrokarako zaletasunak begi txarrez ikusten zituen familia bautista baten sendian jaio zen. Halere bere esku zegoen guztia egin zuen familiako baserria mantendu ahal izateko, bere aitak semea beti estatubatuar Mendebalde Urruneko erromantizismoaz gogoetan zegoen ameslari baten gisan ikusi zuen.

1855an Hickock zaldi gurdietako gidari modura beharrean hasi zen, lanbide gogor eta oso arriskutsua. Legeak jarraitzen zionez, Bill Hickock izena bereganatu zuen, era honetan kinka larrian egonez gero bere anaia William zela pentsatu zezaten. Laster Wild Bill (Bill Basatia) izendapenarekin ezagun egin zen. Garai horren ondoren, James Butler Hickock, behin betiko Bill deitua izan zen, Nebraska eta Kansaseko herrietan karguak eskatu eta lortu zituen. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan Batasuneko Gudarostearen alde borrokatu zen, gudaldi honetan esploratzaile, tiratzaile eta jokalari profesional ospea bereganatu zuelarik. Bere sheriff jarduera eta jokorako grinaren artean Hickock tiroketa ugaritan nahasi zen, azkenik karta jokoan ari zelarik Deadwoodeko (Dakota) saloon batean erail zutelarik, Jack McCall izeneko jokalari baten eskuz, honek garondoan tiroa eman ziolarik. Kondairaren arabera erail zuten unean bi bateko eta bi zortziko bikote bikoitzak omen zituen; ordudanik, jokaldi hau "Hilaren Eskua" bezala ezagutzen da. Bere ezizenak ("Wild Bill" ezizenak "Bill Basatia" esan nahi du) beren atal ezberdinetan nabarmendu diren William izeneko beste hainbat pertsonaiei ezizen beraz deitu izan daitezen balio izan du (nahiz eta bere benetako izena William ez izan). Hickocken zaldiak Black Nell ("Nell Beltza") deitzen zen, eta bere arma gustokoeank marfilezko heldulekua zuten Colt 1851 Navy bi errebolber izan ziren, halere bere erronka eta norgehiagoketan beste arma batzuk erabili zituen.

Bizitza eta ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wild Bill Hickock zena 1837ko maiatzaren 27an James Butler Hickock izenarekin Homer (Illinois herrian jaio zen [1]. Gaur egun bere jaiolekuan Wild Bill Hickok Memorial delakoa kokatzen da, Illinoisko Babes Agentziarenpean kultur ondare izendatutako eraikin bat da. Bere haurtzaroan, bere aitaren baserria Underground Railroad (esklabuak iparraldera eta askatasunera eramateko ibilbidea) zelakoaren geldilekua zen eta han ikasi zuen tiro egiten, bere aitarekin bat baserria esklabu ehiztarietatik babesteko asmoz. Hickockek jada oso umetatik bere tiratzeko trebetasuna agerian zuen.

1855an, Hickokek 18 urte zituela, Charles Hudsonekin borrokatu eta biak ubide baten amilduko dira, ondorioz Hickock Kansaseko lurraldera mugitu beharko da. Hickok gazteak Hudson hil zuelako ustetan ihes egin eta Jim Lane jeneralaren Estatu Askeko zaindarietara elkartu zen (herri hizkeran The Red Legs bezala ezagutuak, hau da, "Anka Gorriak"). Han oso gaztea zen William Cody ezagutu zuen, azken hau denborarekin Buffalo Bill bezala ospetsu bilakatuko zena. Garai hartan William Codyk 12 urte besterik ez zituen eta Utahko Gudan Johnstonen Gudarostearentzako esploratzaile gisa lan egiten zuen.[2] 21 urterekin, Hickok gaztea Monticello Township udalerriko polizia izendatu zuten.

Bere "sudur zintzilikatua eta goiko ezpain irtenarengatik" garai hartan Hickockek "Duck Bill" ezizena jaso zuen, hau da, "Bill Ahatea"[3]. 1861an, McCanlerstarrekin izandako liskarraren ondoren, eta ia bere ezaugarri bilakatuko zen mustatxa edo bibotearekin, gehien iraungo zion ezizenarekin ezaguna izaten hasi zen: "Wild Bill" edo "Bill Basatia".[4]

Legearen ordezkari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1857an Hickockek 160 akretako (65 hektarea) jabetza eskatu zuen Johnsoneko Konderrian, Kansas (gaur egun Lenexa hirian bilakatua),[5], han 1858ko martxoaren 22an beste hiru bolondresekin batera Monticello Township udalerriko polizia izendatu zutelarik. 1859an gidari gisa Russel, Waddell & Majors garraio konpainiara elkartu zen. Hurrengo urtean hartza batek larriki zauritu eta Nebraskako Rock Creek geltokira eraman zuten -denbora gutxi ez zela jabetza hau konpainiak David McCanlesi erositakoa- bere susperraldirarte han lan egin zezan. 1861an bere bizia jokoan jarri izan zuen McCanlestarren aurkako tiroketa batean esku hartu zuen, instalazioen handitzea zela eta, David McCanles (40 urte), haren semea William Monroe (12 urte) eta James Woods eta James Gordon izeneko bi baserritar bigarren ordainketa bat eskatzeko geltokian agertu zirenean. Gertakari hau oraindik eztabaidagai da, baina epaiketaren agiriak oraindik gordetzen dira, hauetan idatzia dagoenez Hickock, geltokiaren arduraduna zen Horace Wellman, bere emaztea eta langile bat (J.W. Brink) "beren zilegizko defentsan" jarduteagatik absolbituak izan ziren. Joseph G. Rosaren arabera -Hickocken biografialari nagusienetakoa - McCanlestarren senide nagusiena jo ta bertan hil zuen tiroa eraikinaren barnetik atera omen zen. Tiroa nork bota zuen ez da ezagutzen, baina Rosak dioenaren arabera Wellmanek McCanles hiltzeko arrazoi bat baino gehiago bazituen, teoria hau McCanles beraren semearen testigantzak indartzen du. Etxean emakume bat ere bazen, ziur aski eskopeta batez armatua. McCanles izan zen Hickockek dueluan hil zuela aipatu zuen lehendabiziko gizona. Aurrerago, eta zenbait abagunetan, Hickokek hainbat pertsona bakarkako dueluetan hil beharrean aurkitu zen.[6]

Esploratzaile Gerra Zibilean zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wild Bill, Texas Jack Omohundro eta Buffalo Bill Cody. 1873ko argazkia.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wild Bill Hickok Aldatu lotura Wikidatan
  1. Gaur egun udalerriak Troy Grove izena du.
  2. Guns of the Gunfighters. George Martin. Peterson Publishing Company ISBN 0-8227-0095-6. 1975. Sarrera eguna: 2008-02-11
  3. "Wild Bill" Hickocken inguruko lege agiriak. Nebraskako Historia Elkartea, 1861. Duck Bill, Dock eta Wellmanen (eta ezagutzen ez diren beste izen batzuk) aurkako testigantza burutzeko Monroe McCanles igorritako aipuak
  4. Martin Fido: The Chronicle of Crime 1993 24. orr. ISBN 1-84442-623-8 (1871ko gazetaren artikulu batetik, McCanlestarrekin izandako tiroketa bati buruz)
  5. Lenexako Historia, Kansas
  6. Joseph C. Rosa. 1996. Wild Bill Hickock: the man and his myth, University Press of Kansas.