William Blake

Wikipedia, Entziklopedia askea
William Blake

William Blake (London, 1757ko azaroaren 28–London, 1827ko abuztuaren 12) poeta, margolari eta grabatzaile ingelesa izan zen. Batzuen ustez, Blake da Britainia Handiak inoiz emandako artistarik handiena.

Bizitza

Hamalau urte zituela Basire grabatzailearekin hasi zen ikasten; gero Royal Academy erakundean Flaxman eta Füsslirekin. Reynoldsen irakaspenetik izadiak inspiratutako pinturarekiko mespretxu sakona gorde zuen. 1783an bere lehen poema liburua argitaratu zuen, lirismo bizikoa eta ikuskariz betea. Berarekin lan egiten zuen anaiaren heriotzak haluzinazioak eragin zizkion, eta ikuskarietarako joera aregotu. 1789an Songs of Innocence ospetsua argitaratu zuen, berak grabatu eta koloreztatu zuen liburu saileko lehena. Ondoren Songs of experience (1894) eta liburu profetiko zenbait (Prophetic books) argitaratu zituen bere teknika bereziez baliatuz. Zortzi urtez ahaztua eta miserian bizi izan ondoren Londresa itzuli zen eta ehun marrazki landu zituen Joben liburua eta La divina commedia irudiztatzeko. Blake ingeles erromantizismo aurreko pertsonaiarik interesgarrienetakoa da. Iragarle estiloan ideal iraultzailearekiko atxikimendua eta kristau moralaren izaera zapaltzailea aldarrikatzen ditu; erlijio dogmatismoari aurka eginez, humanismo sakonez kutsaturiko mitologia bere-berea osatu zuen (Biblia eta Swedenborgen irakurketak inspiratua).

Bibliografia

Idatzitakoak

  • 1788: All Religions Are One eta There Is No Natural Religion.
  • 1789: Songs of Innocence eta The Book of Thel.
  • 17901793: The Marriage of Heaven and Hell.
  • 1793: Visions of the Daughters of Albion eta America: a Prophecy.
  • 1794: Europe: a Prophecy, The First Book of Urizen eta

Songs of Experience.

  • 1795: The Book of Los, The Song of Los eta The Book of Ahania.
  • 18041811: Milton: a Poem.
  • 1804–1820: Jerusalem: The Emanation of The Giant Albion.

Ilustratutakoak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Blake Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak