William Carlos Williams
Wikipedia(e)tik
William Carlos Williams (Rutherford, New Jersey, AEB, 1883 - 1963) Estatu Batuetako poeta izan zen.
Biografia [aldatu]
Pennsylvaniako eta Leipzigeko (Alemania) unibertsitateetan medikuntzako ikasketak egin ondoren, bere jaioterrira itzuli zen (1910), eta osagile izan zen.
Bere lehen poema bildumak arrakastatsuak izan ziren oso: The Tempers (1913, Aldarteak). Estatu Batuetako industria-hirietako kultura aztertu eta deskribatu zuen: Sour Grapes (1921, Mahats mikatza), In the American Grain (1925, Amerikako tradizioan) eta Paterson (1946-1958, bost liburuki).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.