Wouter Weylandt
Wikipedia(e)tik
| Informazio pertsonala | |
|---|---|
| Izena | Wouter Weylandt |
| Jaiotza data | 1984ko irailaren 27a |
| Jaiotza herria | Gante |
| Jaiotza herrialdea | |
| Heriotza data | 2011ko maiatzaren 9a |
| Heriotza herria | Mezzanego |
| Heriotza herrialdea | |
| Altuera | 1,84 m |
| Pisua | 72 Kg |
| Kirol informazioa | |
| Modalitatea | Errepidea |
| Rola | Esprinter |
| Profesional taldea(k) | |
| 2004-2010 2011 |
Quick Step Leopard Trek |
| Garaipen nagusiak | |
| Espainiako Vuelta: etapa bat (2008) Italiako Giroa: etapa bat (2010) |
|
Wouter Weylandt (1984ko irailaren 27a – 2011ko maiatzaren 9a) belgikar txirrindulari profesionala izan zen. 2006an debutatu zuen profesionaletan Quick Step taldearekin. 2011an Leopard Trek taldeak fitxatu zuen. Abiadura handiko txirrindularia zen eta esprint bideratzaile lana egiten zuen Tom Boonentzat. Bere garaipenik handienak 2008ko Espainiako Vueltako 17. etapa eta 2010eko Italiako Giroko 3. etapa izan ziren.
2011ko Italiako Giroko hirugarren etapan (Reggio Emilia - Rapallo), helmugarako 25 km falta zirela, eroriko latza izan zuen Passo del Bocco jaistean. Erorikoan buru hezurra hautsi zuen eta, Genovako erietxera helikopteroan eraman zuten arren, hil egin zen.[1]