Xavier Cugat

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:47, 18 urtarrila 2016
Xavier Cugat
Xavier Cugat
Xavier Cugaten irudia.
Datu pertsonalak
Izen osoa Francesc d'Asís Xavier Cugat Mingall de Bru i Deulofeu
Jaio 1900eko urtarrilaren 1a
Katalunia Girona (Katalunia)
Hil 1990eko urriaren 27a
Katalunia Bartzelona (Katalunia)
Bikotekidea(k) Rita Montaner, Carmen Castillo, Abbe Lane eta Charo Baeza beste askoren artean.
Webgunea http://www.xaviercugat.es/ http://www.xaviercugat.es/ http://www.xaviercugat.es/

Xavier Cugat —jaiotzako izen-deiturez, Francesc d'Asís Xavier Cugat Mingall de Bru i Deulofeu— (Girona, Katalunia, 1900eko urtarrilaren 1a - Bartzelona, Katalunia, 1990eko urriaren 27a) musikaria eta margolaria izan zen. Artista polifazetikoa izateaz gain, Ameriketako Estatu Batuetan latindar musika zabaldu eta ezagutarazten aitzindari izan zen.

Bizitza

Xavier Cugat, 1924an.

Ameriketako Estatu Batuetara joan zen bizitzera, familiarekin. New Yorken biolina jotzen ikasten hasi, eta Berlin eta Parisen jarraitu zituen ikasketak. New Yorkeko Teatro Nazionaleko Orkestra Sinfonikoko kide izatera iritsi zen, eta bakarlari gisa ere abestu zuen, oraindik oso gazte zela.

1915ean Enrico Caruso tenor ezagunaren taldean sartu zen, eta mundu osoan birak egin zituen harekin. 1920ko hamarraldian, krisialdi garaian, zenbait orkestratan biolina jotzeaz gainera, Los Angeles Times egunkarirako karikaturak eginez atera zuen bizibidea.

1936 aldera, bere taldea sortu zuen. Talde horrek tropikal edo afro-kubatar izenez ezagun izango zen generoa sortu zuen, eta berehala bihurtu zen musika talderik ospetsuenetako bat. Cugat berritzailetzat har daiteke, beste genero batzuetako zenbait obra ezagunen moldaketak egin zituelako (tango, sanba, runba edo manbokoak). Horretarako, musika tresna exotikoen azterketak egin zituen, hala nola marakena eta bongoarena.

1930 eta 1960 bitartean mundu osoan zehar jotzen ibili ondoren, Las Vegasen jarri zen bizitzen, eta han Frank Sinatra, Dean Martin eta Sammy Davis Jr. ezagutu zituen. Haiek bultzatuta, zenbait filmetan parte hartu zuen, beti bere orkestran joaz.

1980an Bartzelonara itzuli zen, eta bertan jatetxe baten zuzendari izan zen. Horrez gainera, pintatzeari heldu zion berriro, naif estiloan, eta hainbat erakusketa egin zituen Europan barrena.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xavier Cugat Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak