Yucatángo katedrala

Koordenatuak: 20°58′02″N 89°37′21″W / 20.967122°N 89.622589°W / 20.967122; -89.622589
Wikipedia, Entziklopedia askea
Yucatángo katedrala
Kokapena
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Yucatán
Koordenatuak20°58′02″N 89°37′21″W / 20.967122°N 89.622589°W / 20.967122; -89.622589
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1562
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Yucatán (en) Itzuli
IzenaIldefonso Toledokoa
Arkitektura
ArkitektoaJuan Miguel de Agüero (en) Itzuli
Estiloapizkundetar arkitektura

Yucatango katedrala Mexikoko Yucatángo estatuaren hiriburua den Méridan dago. Ildefonso Toledokoari eskainita dago. Yucatángo artxibarrutiaren egoitza da. Katedral hau da Amerikako kontinentean altxatutako lehena eta Mexikoko zaharrena. Amerika osoko zaharrena uharte batean dago, Santo Domingoko katedrala (1504), hain zuzen. Méridakoa 1562 eta 1598 artean altxatu zen, pizkundetar arkitekturan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konkistatzaile espainiarren hiria antzinako T'Hó hiri maiaren gainean eraiki zen, 1542an. Berehala eliza altxatzeari ekin zioten, lehena San Jose kapera. Egungo elizaren lehenengo lanak, bestetik, 1562tik 1598ra egin ziren. Aurretik, 1661an, Pio IV.ak, Filipe II.a Espainiakoaren eskaera onartuz, Yucatángo hiriburuaren eliza nagusia katedrala izendatu zuen. Horrekin lotuta apezpikuaren egoitza izendatu zuen. Eraikuntza lanak Pedro de Aulestiaren eskuetan egon ziren, hasieran; gero ardura hori Juan Miguel de Agüero eta Gregorio de la Torre-rena izan zen.

XIX. mendean zehar katedralaren zenbait altxor eta arte-lan lapurtuak izan ziren. 1915ean, bestetik, Salvador Alvaradoren agindupean, talde iraultzaileek katedrala harpilatu zuten. Ondorioz, eliza artearen obra batzuk betiko galdu ziren, tartean XVII eta XVIII. mendeko barrokoko erretaulak eta Walcker organu berria, 1902an jarrita. 1916an katedrala eta apezpikutegia bereizi egiteko bi kapera bota ziren, San Joserena eta Arrosarioarena; egun bi eraikinen artean Iraultzaren pasabidea dago.[1]

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katedralak hiru habearte ditu, bat nagusia eta beste bi albokoak. Jatorriz bost kapera zituen baina bi bota ziren; hiru gelditzen dira eta sakristia. Kupula handi bat du hormabular motako arkuekin. Kanpotik ikusita bi dorre ditu; dorre bakoitzak beste bi gorputz erakusten ditu, mozarabe estilokoak.

Barkamenaren atea.

Fatxada pizkunde estilokoa da, bereziki barkamenaren atea non erdi puntuko arkua ikus daiteke. Atearen albo bakoitzean bi zutabe daude eta haien artean San Petri eta San Pauloren irudiak daude. Gorago erlaitz bat frontoi triangeluarrarekin ikus daiteke. Horren gainean Espainiako monarkiaren harmarria dago. Eta harmarriaren gainean beste arku handia Toskanar ordenaren bi zutabekin jasota.

Barrualdea oso apaindura gutxikoa da nahiz eta erretaula barroko batzuk izan. Aldare nagusian 1915 arte erretaula handia zegoen; urte horretan txikitua izan zen. Haren truke "Batasunaren Kristoa" bezala ezaguna den Kristo gurutzatua jarri zen. Kristo hori Lapayese del Río artista espainiarrak egin zuen; dirudienez, sabai azpian ikus daitekeen munduko gurutze handiena da.[2]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]