Yucatán
- Artikulu hau Mexikoko estatuari buruzkoa da; penintsula gaitzat duena beste hau da: Yucatán penintsula
|
Yucatán |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Herrialdea | |||
| Hiriburua | Mérida 20°50′N 89°0′W / 20.833°N 89.000°WKoordenatuak: 20°50′N 89°0′W / 20.833°N 89.000°W |
||
| Eremua | 38,402 km² | ||
| Biztanleria | 1,955,577 (2010) | ||
| Dentsitatea | 0,05 bizt/km² | ||
| Gobernadorea | Ivonne Ortega Pacheco (PRI) | ||
| Diputatuak | 5 | ||
| Laburdura ISO 3166-2 |
Yuc. MX-YUC |
||
| www.yucatan.gob.mx | |||
Yucatán Mexikoko 31 estatuetako bat, ekialdean kokatua, Yucatán penintsulan.
Espainiarren konkista baino lehen, Yucatan maien kulturaren eskualde nagusia zen.
Hiriburua Mérida da, estatuko merkataritza eta industriaren gune garrantzitsuena. 106 udalerri ditu.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Lautada zabala da, eta hegoaldean ehun metrotik beherako mendi-sail bat du. Kostaldeak 360 kilometroko luzera du.
Estatu mugakideak[aldatu]
Iparraldean, Mexikoko golkoa; ekialdean, Quintana Roo estatua; hegoaldean, Quintana Roo eta Campeche estatuak; mendebaldean, Campeche estatua.
Klima eta tenperatura[aldatu]
Klima tropikala da; batez beste, 18 °C-z gorako tenperatura du.
Flora eta fauna[aldatu]
Ekonomia[aldatu]
Nekazaritza da ekonomia-baliabiade nagusia: laboreak, barazkiak, fruta tropikalak, azukre-kanabera, tabakoa... Kostaldean arrantzak badu garrantzia, eta ekialdean abere-hazkuntzak (behiak, ahuntzak, hegaztiak, erleak). Oso industria gutxi dago. Pita landareaz egiten diren zuntzak, sokak, hamakak, ehunak lantzeko fabrikak dira garrantzitsuenak; gainerakoan, badira elikagaiak, edariak, tabakoa eta eraikuntzarako gaiak egiteko fabrikak.
Historia[aldatu]
1824an Yucatan Mexikoko estatu bihurtu zen; 1840ean, ordea, Mexikotik banatu eta estatu burujabea izan zen. 1843an berriro ere Mexikorekin elkartu eta 1846an ostera banatu zen.
Kasten gerra izenekoak 1847tik 1855era iraun zuen. Maiak mestizoen eta zurien aurka matxinatu ziren; hasieran, maiek gerra ia irabazi zuten, baina haien arteko batasunik ezak, gudalekua utzi eta artoa ereitera joan izanak eta Estatu Batuek eta Espainiak zuriei emandako laguntzak garaipena eragotzi zien.
1850etik aurrera borroka areagotu egin zen, batez ere ustez hizketan egiten zuen mirarizko gurutze batek maiak matxinatzera deitu zituenean. Maiek oihana utzi eta Chan Santa Cruz izeneko hiriburua eta santutegia sortu zuten, eta kutsuko erlijioso eta militarreko estatu bat eratu zuten han. Maiek beren lurraldetik igarotzen zen Yucatango burdinbidea eraikitzeko lanei eraso zietenean, zuriek haien aurkako erasoaldia prestatu zuten eta 1901ean Porfirio Díaz jeneralak Chan Santa Cruz hartu zuen. Mexikoko iraultzak Chan Santa Cruz hiria maiei itzuli zien, baina haiek hiria utzi eta oihanera itzuli ziren.
Ondasun nabarmenak[aldatu]
Maien aztarnategi asko daude, eta horrek turismoa erakarri du. Chichén Itzá da nabarmenetakoa.
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo-loturak[aldatu]
- (Gaztelaniaz) Yucatan estatuko gobernuaren webgune ofiziala
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.