Yusuf ibn Tashufin
Wikipedia(e)tik
Yusuf ibn Tashufin (? - 1106) agintari almorabidea izan zen, 1061-1106 artean, jatorriz berberiarra.
Biografia [aldatu]
Jeneral eta aszeta handia izan zen. Abu Bakr almorabideen buruzagiak, matxinada bati aurre egitera basamortura joan beharra zuela eta, Yusufen esku utzi zuen Magrebeko aginpidea; Abu Bakr basamortutik itzultzean, Yusufek lortu zuen ospea zela eta, haren esku utzi zuen aginpidea. Yusufek, gaur egungo Maroko, Aljeria, mairuen mende ziren Espainiako lurraldeak eta Mallorca, Menorca eta Eivissa uharteak bereganatu baitzituen, ordu arte almorabideen erresuma ahula izan zena indar handiko inperio bihurtu zuen, eta, hala, almorabideen erresumaren sortzailetzat hartua da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.