Zamudioko geltokia

Koordenatuak: 43°17′03″N 2°51′50″W / 43.284135°N 2.863789°W / 43.284135; -2.863789
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°17′03″N 2°51′50″W / 43.284135°N 2.863789°W / 43.284135; -2.863789
Zamudio
Geralekuaren inguruko ikuspegia.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Kurtzea    Lekunbiz »
Kokapena
HelbideaSabino Arana plaza, 5; 48170
UdalerriaZamudio,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea2. gunea
Irekiera1894ko maiatzaren 2a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakPertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak1
Trenbideak1
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Kukullaga Lezama
BizkaibusA2151  Areeta - Larrabetzu
A3223  Bilbo - Larrabetzu (Artxandako Tunelak)
Anezka Parke Teknologikoa 

Zamudio Euskotrenen E3 lineari dagokion lurgaineko tren geralekua da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena, Sabino Arana plaza eta udaletxearen aurrean, hain zuzen ere. Jatorrizko geltokia 1894ko maiatzaren 2an inauguratu zen, Bilbo-Lezama trenbidea inauguratzearekin batera,[1] eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunearen barruan dago.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa (1.000 mm) duen Bilbo-Lezama trenbidearen parte da, 10,106. puntu kilometrikoan kokatuta.[2]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarbide eta nasa bakarreko geralekua da, eta sarbidea kaleko kota berean dago.

  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria Sabino Arana plaza, 5

Geltoki berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an Bilboko metroaren 3. linea martxan jartzearekin batera, E3 linea Metro sarean integratu zen. Hala, Lezamatik Bilbora doazen trenak Metro sarearen barruan ibiltzen dira, Metro zerbitzua lortzeko maiztasunak tren hauek erabiltzen direla, besteak beste. Trenbide berri honetan ibiltzeko Euskotrenen 950 serieko tren unitateak erabiltzen dira. Tren unitate hauei egokitzeko eta geltokiari irisgarritasun neurriak gehitzeko, Euskal Trenbide Sareak geltokian eraberritze-lanak esleitu zituen 2016ko amaieran. Hala, geltokia zaharberritu zen, eraikin eta markesina berriak eraikiz eta nasaren altuera handituz, tren serie berrira egokitzeko.[3]

Gainera, txartel-salmenta makina automatiko berriek mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak betetzen dituzte, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa daukate, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea.[4]

Bestalde, Derio eta Zamudio artean trenbidea berriztatzeko lanak egiten ari dira bi kilometroko luzeran. Lan horien barruan, balastoa, trabesak eta erraila kendu eta horien ordez material berria jarriko da.[5]

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea lotzen dituen anezka zerbitzua eskaintzen du Euskotren Autobusak, hainbat geldiune egiten dituela. Gainera, Bizkaibus zerbitzua hornitzen dituzten bi geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]