Abandoko Indalecio Prieto geltokia
Koordenatuak: 43°15′39″N 2°55′39″W / 43.260724°N 2.927562°W
| Abando Indalecio Prieto / Abando | |
|---|---|
|
|
|
| Informazio orokorra | |
| Udalerria | Bilbo |
| Irekiera | 1950 |
| Gunea | A gunea |
| Geltokiko zerbitzuak | |
| Metroa | L1 (Etxebarri - Plentzia) L2 (Basauri - Santurtzi) |
| Renfe Aldiriak | C-1 (Bilbo-Abando - Santurtzi) C-2 (Bilbo-Abando - Muskiz) C-3 (Bilbo-Abando - Orduña) |
| Euskotren Tranbia | A (Atxuri - La Casilla) |
| Distantzia Ertainak | (Bilbo-Abando - Miranda Ebro) |
| Feve | (Bilbao La Concordia - Balmaseda) (Bilbao La Concordia - Karrantza) (Bilbao La Concordia - Santander) (Bilbao La Concordia - Leon) |
| Bizkaibus | A2314, A2322, A2324, A3115, A3122, A3136, A3137, A3144, A3336, A3337, A3514, A3515, A3911, A3912, A3917, 3925 |
| Bilbobus | A1, A2, A5, G2, G3, G4, G5, G6, G7 y G8 |
| Zerbitzuak | |
Abando Indalecio Prieto, Bilbo-Abando, Abandoko, edota Iparreko geltokia izenez ere ezaguna, Bilboko tren geltokirik garrantzitsuena da, eta Abandoko barrutian kokatzen da. Eraikina 1950ean eraiki zuen Alfonso Fungairiño arkitektoak, eta gaur egun eraikinaren jabea ADIF enpresa publikoa da. Eraikina Hurtado Amezaga kalean zehar hedatzen da, sarrera Plaza Biribilean daukan arren. Bilbon trenbidea ezarri zenetik geltoki nagusia da.
Geltokiak Renfe Operadora enpresaren aldirietako, distantzia ertaineko eta distantzia luzeko zerbitzuak biltzen ditu. Bestalde, Bilboko metroak badu sarrera bat geltokiaren barruan dagoen Vialia merkataritza-gunean. Geltokiaren kanpoaldean Euskotren Tranbia eragilearen Abando geralekua dago, eta Feveren Bilbao-Concordia geltokia ere Abandoko geltokiaren parean dago. Gainera, Abiadura Handiko Trenak Bilbon izango duen geltokia izango da.
Eduki-taula |
Zerbitzuak [aldatu]
- Renferen aldiriak
- Renferen distantzia ertainak
- Renferen distantzia luzeak
- Vialia Merkatal zentroa
- Ordainpeko aparkalekua
- Taxi eta Bus geralekuak
- Bilboko metroa, Feve, Euskotren Tranbia, Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuekin lotunea
- Jatetxeak
Aldiri zerbitzuak [aldatu]
| Jatorria/Helmuga | < | Linea | > | Jatorria/Helmuga |
|---|---|---|---|---|
| Plentzia | Moyua | Casco Viejo | Etxebarri | |
| Santurtzi (Metroa) | Moyua | Casco Viejo | Basauri | |
| Santurtzi (Aldiriak) | Zabalburu | Linearen hasiera | ||
| Muskiz | Zabalburu | Linearen hasiera | ||
| Linearen hasiera | La Peña | Orduña | ||
| La Casilla | Pío Baroja | Arriaga | Atxuri | |
Bilboko metroa [aldatu]
Abando Bilboko metroko geltoki bat da, 1995eko azaroaren 11n inauguratua. Metro sare osoko geltokirik erabiliena da, bertatik 6.569.655 bidaiari igarotzen baitira urtean.
Sarbideak [aldatu]
Galtzara Nagusia Kalea, 1, Plaza Biribila (Gran Vía/Plaza Circular irteera)
Renfe geltokia (Abando - Renfe irteera)
Berastegi Kalea, 1 (Berastegi irteera)
Galtzara Nagusia Kalea, 1 (Gran Vía/Plaza Circular irteera)
Renfe Aldiriak [aldatu]
Bilboko Renfe Aldiriak sareko hiru bideek geltoki honetan dute amaiera. Trenak goiko solairura iristen dira, 1 - 5 trenbideen artean kokatuz.
Geltokia 0 gunean dago.
Sarbideak [aldatu]
Distantzia ertaineko eta luzeko zerbitzuak [aldatu]
Bilbotik abiatzen diren Renfe eragilearen distantzia ertaineko eta luzeko tren guztien jatorria geltoki hau da. Trenak goiko solairuko ezkerraldetik irtetzen dira. Hurrengo lineak ibiltzen dira gaur egun:
| Tren mota | Jatorria | Tarteko geltokiak | Helmuga | Oharrak |
|---|---|---|---|---|
| MD | Bilbo-Abando | Laudio/Llodio | Miranda de Ebro | Soilik ostiraletan eta igandetan Ostiraletan tren bakarra dago, Miranda - Bilbo zentzuan Igandetan bi tren daude, Bilbo - Miranda zentzuan |
| Alvia | Bilbo-Abando | Miranda de Ebro • Burgos-Rosa de Lima • Valladolid-Campo Grande • Segovia-Guiomar | Madrid-Chamartín | Zentzu bakoitzeko 2 tren egunero Valladoliden trenbide zabaleraren aldaketa egiten da |
| Alvia | Bilbo-Abando | Miranda de Ebro • Haro • Logroño • Calahorra • Alfaro • Castejón de Ebro • Tudela de Navarra • Zaragoza-Delicias • Lleida Pirineus • Camp de Tarragona |
Madrid-Chamartín | Zentzu bakoitzeko 2 tren egunero Zaragozan trenbide zabaleraren aldaketa egiten da |
| Arco | Bilbo-Abando | Laudio/Llodio • Miranda de Ebro • Burgos • Palencia • Sahagún • León • Astorga • Bembibre • Ponferrada • O Barco de Valdeorras • A Rúa-Petín • Monforte de Lemos • Ourense • Guillarey • Redondela de Galicia |
Vigo | Zentzu bakoitzeko tren 1 egunero Coruña eta Hendaiarako lotura dago |
| Estrella | Bilbo-Abando | Miranda de Ebro • Burgos-Rosa de Lima • Valladolid-Campo Grande • Medina del Campo • Ávila • Manzanares • Valdepeñas • Linares-Baeza • Córdoba-Central • Puente Genil • Bobadilla |
Málaga-María Zambrano | Noizean behin ibiltzen da |
Ikus, gainera [aldatu]
- Bilbao-Concordia geltokia
- Indalecio Prieto
- Bilboko Renfe Aldiriak
- Bilboko metroa
- Euskotren Tranbia
- Feve
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Eraikinaren Argazkiak