Bilboko Renfe Aldiriak
Bilboko Renfe Aldirikoak zerbitzuak hiru trenbide ditu, guztiak Abandoko Indalecio Prieto geltokian amaitzen direnak. C-1 eta C-2 bideak zentzu berean doaz, Desertu-Barakaldoko geltokian C-1 bidea Santurtzira doala eta C-2 bidea Muskizera jotzen duela. Bestalde, C-3 bidea barrualderantz jotzen du, Urduñaraino.
Eduki-taula |
[aldatu] Tren mota
Tren bakoitza hiru ibilgailuk osatzen du, UT 446 materiala erabiltzen dutela. 100 km/orduko abiadura lortzen dute gehien, azkar abiada hartuz. Bizkaian 1990eko hamarkadaren hasieran jarri zuten martxan, Bilbao-Santurtzi-Muskiz trenbideetan tentsioa 1500 W cc-tik 3000 W cc-ra aldatu zutela aprobetxatuz.
[aldatu] Trenbide sarearen bilakaera
Hona hemen bilakaeran planoak:
[aldatu]
C-1 Trenbidea
Bilbo eta Santurtzi elkartzen dituen linea da, antzinako Triano eta Portugaleteko trenbidearen zati izan zen. Bilboko portutik garraiaturiko merkantziek trenbide hau erabiltzen dute, Santurtziko geltokitik porturaino doan luzapen baten bidez. 2006. urtean 9.860.886 pertsonek erabili zuten, Bilboko aldirietako linearik erabiliena da.
- Bilbao-Abando
- Zabalburu
- Ametzola
- Autonomia
- San Mamés
- Olabeaga
- Zorrotza
- Lutxana
- Desertu-Barakaldo
- Sestao
- La Iberia
- Portugalete
- Peñota
- Santurtzi
[aldatu] Lotuneak
- Bilbao-Abando: C-3 trenbidearen lotunea, Bilboko metroa, FEVE eta Euskotran.
- Ametzola: FEVE
- San Mames: Bilboko metroa, Termibus eta Euskotran.
- Desertu-Barakaldo: C-2 trenbidearen lotunea
[aldatu]
C-2 Trenbidea
C-2 trenbideak Bilbo eta Muskizeko udalerriak batzen ditu. Barakaldorainoko tartea C-1 trenbidearekin amankomuna da. Ondoren C-2 linea meatzalderantz jotzen du, Trapagaran, Ortuella, Gallarta eta Muskiz zeharkatuz. 2006. urtean 3.710.834 pertsonak erabili zuten.
Desertu-Barakaldoko geltokitik Muskizerako tartean trenbide bakarra dago, geltoki jakin batzuetan, Galindokoan esaterako, bi trenbide daude, norabide ezberdinetan bidaiatzen duten trenbideak igaro ahal izateko.
- Bilbao-Abando
- Zabalburu
- Ametzola
- Autonomia
- San Mamés
- Olabeaga
- Zorrotza
- Lutxana
- Desertu-Barakaldo
- Galindo
- Trapaga
- Trapagaran
- Urioste
- Sagrada Familia
- Ortuella
- Gallarta
- Putxeta
- Muskiz
[aldatu] Lotuneak
- Bilbao-Abando: C-3 trenbidearen lotunea, Bilboko metroa, FEVE eta Euskotran.
- Ametzola: FEVE
- San Mames: Bilboko metroa, Termibus eta Euskotran.
- Desertu-Barakaldo: C-1 trenbidearen lotunea
[aldatu]
C-3 Trenbidea
C-3 trenbideak Bilbo eta Urduñako udalerriak batzen ditu. 2005ean geltoki berria inauguratu zen Bilboko Abusu auzoan. Urte berean Miribillako auzoan, lurpeko geltoki berri bat eraikitzeko lanak hasi ziren. Geltokia 2008. urte bukaerarako amaitzea aurreikusten da. 2006. urtean 7.520.174 pertsonek erabili zuten.
- Bilbao-Abando
- Bilbao-Miribilla
- Bilbao-La Peña
- Ollargan
- Bidebieta-Basauri
- Abaroa-San Miguel
- Basauri
- Arrigorriaga
- Ugao-Miravalles
- Bakiola
- Arrankudiaga
- Arbide
- Arakaldo
- Areta
- Laudio
- Santa Cruz de Llodio
- Luiaondo
- Salbio
- Iparralde
- Amurrio
- Iñarratxu
- Urduña
[aldatu] Lotuneak
- Bilbao-Abando: C-1 eta C-2 trenbideen lotunea, Bilboko metroa, FEVE eta Euskotran.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Bilboko Renfe Aldiriaken webgunea.