Zenbait Arma Konbentzionalei buruzko Hitzarmena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zenbait Arma Konbentzionalei buruzko Hitzarmena
Kaltegarriegitzat Jo Daitezkeen edo Bereizigabeko Ondorioak Izan Dezaketen Zenbait Arma Konbentzional Erabiltzeari buruzko Debeku edo Murrizketari buruzko Hitzarmena
Zenbait Arma Konbentzionalei buruzko Hitzarmenaren estatukideak.
ZAKHren estatukideak.      Sinatu eta berretsia     Sartu edo ondorengotua     Onartua     Sinatua
MotaArma kontrol
Sinatua1981eko apirilaren 10a
KokapenaGeneva, Suitza
Indarrean1983ko abenduaren 2a
Jatorrizko
sinatzailea(k)
50 Estatu
Alderdia(k)125[1]
GordailuzainaNBEko Idazkari Nagusia
Hizkuntzak
Testu osoa
Convention on Certain Conventional Weapons, Wikitekan
(ingelesez)

1980ko urriaren 10ean Genevan sinatu eta 1983ko abenduan indarrean jarri zen Nazio Batuen Zenbait Arma Konbentzionalei buruzko HitzarmenakZAK edo ZAKH modura laburtua– kaltegarriegi jotzen diren edo ondorio bereizigabeak dituzten zenbait arma konbentzionalen erabilera debekatu edo mugatzeko helburua du. Hitzarmenaren izenburua osoa, bestalde, Kaltegarriegitzat Jo Daitezkeen edo Bereizigabeko Ondorioak Izan Dezaketen Zenbait Arma Konbentzional Erabiltzeari buruzko Debeku edo Murrizketari buruzko Hitzarmena da. Konbentzioak, besteak beste, lur-minak, tranpak, su-gailuak, laser-arma itsutzaileak eta gerra-hondar lehergarrien garbiketa biltzen ditu.

Hitzarmen-helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzarmenaren eta bere Protokoloen helburua zibilak gatazka armatuetan erabiltzen diren armen lesioetatik babesteko arau berriak ematea eta, halaber, borrokalariak alferrikako sufrimenduetatik babesteko. Hitzarmeneko alderdiek, gainera, lege- eta bestelako neurriak hartu behar dituzte hitzarmena betetzen dela ziurtatzeko.[2]

ZAKH, Arma Kimikoen Konbentzioarekin batera (AKK) arma zehatzei buruzko protokoloetarako aterki gisa balio du, egun.[erreferentzia behar] Hitzarmena eta bere eranskinak diren Protokoloak gatazka armatu mota guztietan aplikatzen dira, nazioarteko zein nazionalak; aitzitik, egoera ez zen horrela izan hitzarmena lehen aldiz onartu zenean, aplikazio-esparrua 1996an eta 2001ean zabaldu baitzen, urte horietan eginiko kongresuen ondorioz. Xedapen batzuk ere, gainera, borrokak amaitu ondoren ere aplikatzen dira; hala nola, lur-minen eta beste gerra-aztarna batzuen arriskuak minimizatzeko dauden II eta V protokoloetako arauak.[2]

ZAKHk, halere, ez du egiaztapen- zein betearazpen-mekanismorik, bai eta ez du ere prozesu formalik zehazten betetze-kezkak konpontzeko. Edozein kasutan, Estatu-alderdi batek konbentzioarekin edo protokoloren batekin duen konpromisoa bertan behera dezake; halere, legez loturik jarraituko du itunaren gordailuzainari, NBEko Idazkari Nagusiari, bere betebeharretatik libre izateko asmoa jakinarazi eta urtebetera arte.[erreferentzia behar] 

Hitzarmena eta Protokolo Gehigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ZAKH 1980ko urriaren 10ean, Genevan, sinatu eta 1983ko abenduaren 2an indarrean sartu zen, hitzarmenarekin batera adostutako "Protokolo Gehigarrien" multzo batekin.[1] 2020ko urriaren amaierarako, 125 estatu-alderdi ziren konbentzioaren parte; halere, herrialde horietako batzuek bost protokoloetako batzuk baino ez dituzte onartu –hala ere, bi protokolo dira Estaturen bat alderditzat hartu beharreko gutxienekoak–.[3]

Hitzarmenak bost protokolo ditu, egun:[4]

Esan bezala, II. Protokoloa 1996an aldatu zen –bere aplikazio-eremua zabaltzeko lanean–; hala, bere aplikazio-eremu zabaldua 1998ko abenduaren 3an da indarrean. Zuzenketa horren ondorioz, hainbat aldaketa eman ziren II. protokoloan: mina-erabileraren murrizketak barne-gatazketara hedatu zituen, urrutitik entregatutako minen fidagarritasun-estandarrak ezarri ziren, eta pertsonen aurkako lur-minetan –APL deritzenak– detekta ezin daitezkeen zatiak erabiltzea debekatu zuen. Bestalde, lur-minen erabateko debekua adostu ez izanak Ottawako Ituna ekarri zuen.[5]

Bestelako proposamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017rako, ZAKk ez du adostasunik lortu alderdiek beren konpromisoak betetzen laguntzen duten betetze-mekanismo bat ezartzeko negoziazioak irekitzeko, bai eta tamaina-handiko bala-kalibreak –5.56 edo txikiagoak– debekatzeko nagoziazioak irekitzeko ere.[6]

Txina eta Errusiak, bestalde, ibilgailuen aurkako lur-minen murrizketen aurka agertu dira; esate baterako, lur-mina horiek autodesaktibatzeko eskakizunaren aurka.[6]

2010eko hamarkadan ZAKk elkarrizketak ireki zituen arma autonomo hilgarriak murrizteko.[7] 2021erako, halere, potentzia nagusi gehienek AAHen nazioarteko debekuaren posizionatzen dira.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «UNODA Treaties» treaties.unoda.org (Noiz kontsultatua: 2022-06-08).
  2. a b 1980 Convention on Certain Conventional Weapons – Factsheet. International Committee of the Red Cross March 2014.
  3. 1980 Convention on Certain Conventional Weapons and its Protocols -Ratification kit. International Committee of the Red Cross 31 March 2004.
  4. «Lords Hansard text for 5 Jan 2004 (240105w03)» web.archive.org 2016-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-06-08).
  5. Mathews, Robert J.. (December 2001). «The 1980 Convention on Certain Conventional Weapons: A useful framework despite earlier disappointments» International Review of the Red Cross (844).
  6. a b «Convention on Certain Conventional Weapons (CCW) At a Glance | Arms Control Association» www.armscontrol.org.
  7. (Ingelesez) «Autonomous weapons are a game-changer» The Economist 25 January 2018.
  8. (Ingelesez) Khan, Jeremy. (2021). «The world just blew a 'historic opportunity' to stop killer robots» Fortune.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]