Zhang Zuolin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zhang Zuolin.

Zhang Zuolin (txinera sinplifikatua 张作霖; txinera tradizionala 張作霖; pinyin Zhāng Zuòlín; Wade-Giles Chang Tso-lin) (Haicheng, Liaoning probintzia, Qing dinastia, 1873ko martxoaren 19a - Mantxuria, 1928ko ekainaren 4a) txinatar mariskala izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenik artzain eta gero bide-lapurren buru izan ondoren, japoniarrekin batean borrokatu zen errusiarren aurka (1905). 1911. urtean Mantxuriako jeneral eta gobernari izendatu zuten. Japoniarren esku utzi zuen bere probintziako ekonomiaren ustiapena eta Txinako hegoaldeko herriekin bat egitearen aurka agertu zen. 1918-1920. urteetan Pekin inbaditu zuen. 1922. urtean, ordea, Mantxuriaraino egin behar izan zuen atzera baina 1926-1928. urteetan berriro hartu zuen Pekin. Japoniarrek bultzatuta hil zuten, burujabetasunaren aldeko politika baitzeraman.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zhang Zuolin Aldatu lotura Wikidatan