Zilar arraina (Lepisma saccharina) Lepismatidae familiako tisanurua da[1]. Gautar intsektu hauek karbono hidratoz elikatzen dira, batez ere azukrez eta almidoiz. Kontrako fototaxia du, hau da, argitik ihes egiten du. Etsairik nagusia ipurtsardea du.