Zirilo I.a Moskukoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zirilo I.a
Кирилл I
Zirilo I.a Moskukoa

Patriarka
Karguan
2009(e)tik
Jaiotze-izena Vladimir Mikhailovitx Gundiajev

Jaiotza 1946ko azaroaren 20an
Leningrad
Erlijioa Errusiako Eliza ortodoxoa

Zirilo I.a (errusieraz: Кирилл), jaiotzez: Vladimir Mikhailovitx Gundiajev (errusieraz: Владимир Михайлович Гундяев), 2009ko otsailaren lehenetik Moskuko eta Errusia guztietako XVI. patriarka da, Errusiako Eliza ortodoxoaren burua (Leningrad, 1946ko azaroaren 20an).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren aita eta aitona ere errusiar apaiz ortodoxoak izan ziren. Patriarka bihurtu aurretik, eta 1984az geroztik, Smolensk-eko artzapezpiku izendatu zuten (1989an, titulua aldatu zuten, eta Smolensk eta Kaliningrad-eko artzapezpiku bihurtu zen).

2008ko abenduaren 6an, Alexo II.a patriarkaren heriotzaren hurrengo egunean, Errusiako Sinodo Santuak patriarka-tronuaren locum tenens (ordezko) izendatu zuen. 2009ko otsailaren 1ean Moskuko Kristo Salbatorearen elizan tronuratu zuten.

2009ko irailaren 18an, Eliza katolikoarekiko harremanak onbideratzeko keinu bat egin zuen, artzapezpiku bat bidali baitzuen Benedikto XVI.a aita santua bisitatzera.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zirilo I.a Moskukoa Aldatu lotura Wikidatan