Zoltán Kodály
Wikipedia(e)tik
Zoltán Kodály hungariar musikagile, pedagogo, eta folklore-ikertzailea izan zen (Kecskemét, 1882 - Budapest, 1967). Budapesteko unibertsitatean eta Franz Liszten Musika Akademian egin zituen ikasketak. Bartok ezagutu zuen, eta harekin batera herri-kantuak bildu zituen. Lan horretan jarraitu zuen 1907-1914 bitartean. 1923an Pest eta Budaren elkartzearen urteurrenerako Psalmus Hungaricus idatzi zuen koru eta orkestrarako, berehala ezaguna izan zena. 1926an Háry János opera ondu zuen, folklorean errotua, eta 1933. urtean Galantaren Dantzak orkestrarako. Musika ikasteko metodo bat idatzi zuen haurrentzat.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.