Edukira joan

Rodolfo Ares: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
19. lerroa: 19. lerroa:
Herrizaingo sailburu zela izandako gertaerarik larrienean, 2012ko apirilaren 9an [[Iñigo Cabacas]] basauriar gaztea hil zuen Ertzaintzak [[Bilboko Athletic Club]] futbol taldearen partida baten ondoren.
Herrizaingo sailburu zela izandako gertaerarik larrienean, 2012ko apirilaren 9an [[Iñigo Cabacas]] basauriar gaztea hil zuen Ertzaintzak [[Bilboko Athletic Club]] futbol taldearen partida baten ondoren.


Rodolfo Ares sailburua izan zen auzia kudeatzearen ardura nagusia hartu zuena. Ertzaintzaren esku hartzea justifikatu zuen eta lekukoen testigantzak [[gezur]]rak zirela adierazi.<ref name=ares_agirrezabala>{{es}} [http://gara.naiz.info/paperezkoa/20120413/334273/es/Ares-afirma-Parlamento-que-testigos-no-cuentan-verdad Ares afirma en el Parlamento que los testigos no cuentan la verdad] 2012ko apirilaren 12an, gertakariak izan eta astebetera, autopsiak Iñigo pilotakada batez hil zela frogatu eta gero. Aresek Iñigoren heriotza arduragabekeria edo istripua izan zitekeela adierazi zuen, edonola ere Ertzaintzaren hutsik gabeko jarduna gehiegikeria edo akats bakar batengatik ezin zela kolokan jarri nabarmenduz.
Rodolfo Ares sailburua izan zen auzia kudeatzearen ardura nagusia hartu zuena. Ertzaintzaren esku hartzea justifikatu zuen eta lekukoen testigantzak [[gezur]]rak zirela adierazi<ref>{{es}} [http://gara.naiz.info/paperezkoa/20120413/334273/es/Ares-afirma-Parlamento-que-testigos-no-cuentan-verdad Ares afirma en el Parlamento que los testigos no cuentan la verdad]</ref>. 2012ko apirilaren 12an, gertakariak izan eta astebetera, autopsiak Iñigo pilotakada batez hil zela frogatu eta gero. Aresek Iñigoren heriotza arduragabekeria edo istripua izan zitekeela adierazi zuen, edonola ere Ertzaintzaren hutsik gabeko jarduna gehiegikeria edo akats bakar batengatik ezin zela kolokan jarri nabarmenduz.


==Erreferentziak==
==Erreferentziak==

10:24, 4 urtarrila 2014ko berrikusketa

Rodolfo Ares, 2010ean

Rodolfo Ares Taboada (Pena de Souto, Ourense, Galizia, 1954ko ekainaren 25a) Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailburu ohia da. V., VI., VII., eta VIII. legegintzaldietako PSE-EEko eusko legebiltzarkidea ere izan da. Ourensen (Galizia) jaio zen, eta Bilbon bizi da txikitatik, hara joan baitzen bizitzera familiarekin batera.

Gazte-gazte hasi zen Bilboko gizarte-mugimenduetan parte hartzen. Alderdi Sozialistako eta UGTko kide egin zen 1977an. Otxarkoagako Elkarte Sozialistaren sorreran hartu zuen parte. Zenbait ardura izan zituen UGTn: Bizkaiko Lurralde Batzordeko kide izan zen esaterako.

Bilboko Elkarte Sozialistako antolaketa-idazkaria izan zen 1978an. Gero, 1980tik 1989ra arte, Bizkaiko Batzorde Exekutiboko hauteskunde-arduraduna, baita idazkariorde nagusia ere, 1989tik 1995era arte. 1995etik hona PSE-EEko Euskadiko Batzorde Exekutiboko arloen eta hauteskunde-ekintzen koordinakuntzan aritu da. Izan ere, postu horretarako hautatu zuten berriro 2002ko Aparteko Biltzarrean.

1983tik 1990era arte Bilboko Udaleko zinegotzia izan zen, hasieran oposizioan eta gero Hirigintza, Zirkulazio eta Garraio Saileko ordezkari eta alkateorde bezala. Bere ardurapean sustatu ziren Plan Orokorra eta "Bilbobus" garraio-erreforma, eta abian jarri ziren biztanleentzako aparkalekuen politika eta Otxarkoaga eta Bilbo Zaharra auzoak birgaitzeko planak.

1991eko udal hauteskundeetan Bilboko Alkatetzarako hautagai sozialista izan zen. 1994ra arte, Hirigintza, Zirkulazio eta Garraio Saileko ordezkaria eta alkateordea izan zen. Bilbao Ría 2000 elkartea sortzea bultzatu zuen, Bilbo eta bere metropoli-area berreskuratzeko plan zabal bat aurrera ateratzeko.

1990etik 1991ra bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiko lehen diputatu nagusiordea izan zen, baita Hirigintza eta Ingurugiro Saileko foru diputatua ere.

1994ko autonomia-hauteskundeetan Eusko Legebiltzarreko kide hautatu zuten. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeko idazkari nagusia izan da, baita bozeramaileordea ere. 2000ko martxotik 2005eko maiatzera arte, bere taldearen bozeramaile aritu zen.

2009an Patxi Lopez lehendakari bihurtu ostean, Herrizaingo sailburu izendatu zuen.

Cabacas auzia

Herrizaingo sailburu zela izandako gertaerarik larrienean, 2012ko apirilaren 9an Iñigo Cabacas basauriar gaztea hil zuen Ertzaintzak Bilboko Athletic Club futbol taldearen partida baten ondoren.

Rodolfo Ares sailburua izan zen auzia kudeatzearen ardura nagusia hartu zuena. Ertzaintzaren esku hartzea justifikatu zuen eta lekukoen testigantzak gezurrak zirela adierazi[1]. 2012ko apirilaren 12an, gertakariak izan eta astebetera, autopsiak Iñigo pilotakada batez hil zela frogatu eta gero. Aresek Iñigoren heriotza arduragabekeria edo istripua izan zitekeela adierazi zuen, edonola ere Ertzaintzaren hutsik gabeko jarduna gehiegikeria edo akats bakar batengatik ezin zela kolokan jarri nabarmenduz.

Erreferentziak

Kanpo loturak


Aurrekoa
Javier Balza
Eusko Juarlaritzaren Herrizaingo Sailburua

2009-2012
Ondorengoa
Idoia Mendia
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rodolfo Ares