Bilbo Zaharra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bilbo Zaharra
Flag of Bilbao.svg Bilbo, Ibaiondo, Euskal Herria
Bilbao - Ribera del Nervión, barrio de Bilbao La Vieja.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Udalerria Bilbo
Koordenatuak 43° 15′ 16″ N, 2° 55′ 27″ W / 43.254444°N,2.924167°W / 43.254444; -2.924167Koordenatuak: 43° 15′ 16″ N, 2° 55′ 27″ W / 43.254444°N,2.924167°W / 43.254444; -2.924167
Bilbo Zaharra hemen kokatua: Euskal Herria
Bilbo Zaharra
Bilbo Zaharra
Bilbo Zaharra hemen kokatua: Bizkaia
Bilbo Zaharra
Bilbo Zaharra
Bilbo Zaharra hemen kokatua: Bilbo
Bilbo Zaharra
Bilbo Zaharra
Bilbo Zaharra (Bilbo)
Azalera 0,21 km²
Demografia
Biztanleria 2.894 (2006)
Dentsitatea 13.781 biztanle/km²
Posta kodea 480XX

Bilbo Zaharra Bilboko auzoa da. Ibaiondoko barrutian kokatzen da, bostgarren barrutian alegia. Auzoak 2.894 biztanle eta 0,21 kilometro karratu dauzka (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera. Auzoa Ibaizabal ibaiaren mendebaldean kokaturik dago, San Frantziskorekin batera, eta hiriaren gune zaharra osatzen dute.

Urteetan zehar Miribillako meatzaritzaren jarduerarekin bat joan zen auzoaren bilakaera, bertan auzoko jende ugari lanean aritzen zelarik. Langileri auzo izaera horrekin batera, XIX. mendetik prostituzioa eta bestelako jarduerak zabaltzen joan ziren. Horrek auzoaren egoeraren okertzea ekarri zuen. 1980ko hamarkadan drogak arazo handiak sortu zituen, Bilboko hiriak bizi izan zuen gainbeheraren adierazle. Ordutik, udalak hainbat ekimen martxan jarri ditu auzoaren bizi-kalitatea hobetzeko. Horretarako 1990eko hamarkadaren erdialdean San Frantziskorekin batera, biziberritze plangintza bat osatu zen. Honen bitartez, etxebizitzak zaharberritu, plaza berriak eraiki eta langabezia gutxitzeko ekimenak aurrera atera dira.

Immigrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Bilbo Zaharra, etorkin gehien biltzen duen Bilboko auzoa da San Frantziskorekin batera. Etxebizitzen prezio merkeek, Bilbora datozen etorkinak euren bizitokiak auzo hauetan ezartzera eraman dituzte.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo