Edukira joan

1979ko Euskadiko Autonomia Estatutua: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
12. lerroa: 12. lerroa:
* [[1936ko Euskal Autonomia Estatutua]]
* [[1936ko Euskal Autonomia Estatutua]]


== Kanpo loturak ==
{{politika zirriborroa}}
* {{eu}} [http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-2312/eu/contenidos/informacion/estatuto_guernica/eu_455/estatu_com_e.html Autonomia Estatutuaren testua euskadi.net webgunean]


[[Kategoria:Euskal politika]][[Kategoria:Legeak]]
[[Kategoria:Euskal politika]][[Kategoria:Legeak]]

21:41, 1 uztaila 2008ko berrikusketa

1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatua (Gernikako Estatutua izenez ere ezaguna) Euskadiko Autonomia Erkidegoa eratu zuen lege organikoa da. Gernikako estatutua deitzen zaio behin betiko testua Gernikan adostu zelako 1978ko abenduaren 29an. 1979ko urriaren 25ean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek erreferendum bidez onartu zuten. Azaroaren 29an Espainiako Kongresuak onartu zuen eta abenduaren 12an senatuak.

Gernikako Estatutuak EAEn sistema parlamentarioa ezarri zuen. Foru sisteman oinarrituz, hiru herrialdeetako bakoitzak ordezkari kopuru bera jaso zuen Eusko Legebiltzarrean. Legebiltzarrak Lehendakaria izendatu behar du hauteskundeak egin ondoren. Lehendakariaren zeregin garrantzitsuena Eusko Jaurlaritza eratu eta gidatzea da.

Eusko Legebiltzarrak autonomia maila zabala dauka hainbat arlotan legeak egiteko: ekonomia jarduerak, kultura, herrizaingoa, etab. Era berean, Jaurlaritzak egiten duen eguneroko kudeaketa eta politika kontrolatzen ditu.

Autonomia Estatutu honetan Euskal Herriaren naziotasuna aipatzen da. Aldi berean burujabetzara iristeko estatu espainiarraren baitan autonomia erkidegoa sortzen dela dio (1. artikulua). Nafarroak gainerako hiru herrialderekin bat egiteko eskubidea duela aipatzen du (2. artikulua), beti ere konstituzioan jarritako 4. xedapen iragankorreko bidea betetzen badu. 6. artikuluak euskara Euskal Herriaren berezko hizkuntza dela dio, eta gaztelaniak bezala maila ofiziala izango duela agintzen du. Botere publikoek Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa kontuan izanik hizkuntza bien erabilera egokia bermatu behar dute 6.2 artikuluaren arabera.

Estatutuaren xedapen gehigarriaren arabera "Estatutu honetan finkatu den errejimen autonomikoa onartzeak ez du esan nahi Euskal Herriari herri gisa historikoki dagozkion eskubideei uko egiten zaienik; hauek ordenamendu juridikoak erabakitzen duenaren arabera eguneratu daitezke".

Ikus, gainera

Kanpo loturak