Álvaro de Marichalar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Álvaro de Marichalar

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÁlvaro de Marichalar Sáenz de Tejada
JaiotzaIruñea1961eko apirilaren 25a (62 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
AitaAmalio de Marichalar y Bruguera, 8th Count of Ripalda
AmaConcepción Sáenz de Tejada
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta esploratzailea

Álvaro de Marichalar y Sáenz de Tejada[1] (Iruñea, 1961eko apirilaren 25a) nafar abenturazale eta enpresaburua da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Álvaro de Marichalar y Sáenz de Tejada Iruñean jaio zen, Nafarroan, 1961eko apirilaren 25ean. Gurasoak Amalio de Marichalar y Bruguera, Ripaldako 8. kondea, eta Concepción Sáenz de Tejada izan zituen. Orobat, anaia txikia du Elena Borboikoaren senar ohia den Jaime de Marichalar.

Espainiako Aireko Armadako hegazkinlari bilakatu zen, baina istripu baten ondorioz utzi eta enpresa mundura pasa zen.

1985ean, TeleSat sortu zuen antena parabolikoen arloan aritzeko[2] eta, 1986an, berriz, mugikorren kormertzializazioan aurrendari izan zen konpainia bat sortu zuen.

Hala ere, bere afizioa nabigazioa da eta horretara dedikatzen ditu, neurri handi batean, dirua eta denbora.

2002ko otsailean, Atlantikoa gurutzatzeko erronka prest zeukan. Horrela atera zen Erromarantz, 14 orduz zutik egoteko beldurrik gabe, olatuekin borrokan. Eta horrela jarraitu zuen 35 espedizio baino gehiago burutu arte.[2]

2008ko hauteskundeetan UPyDren zerrendetan aurkeztu zen baina ez zuen kargurik lortu.

2009ko irailaren 25ean, Ekateryna Anikieva ukraniarrarekin ezkondu zen Numantzian, Sorian,[2][3] baina 3 urte geroago, bikotea banandu egin zen.

Esan bezala, 38 itsas-espedizio burutu zituen 30 urtean zehar eta garrantzitsuenak honako hauek dira: Hong Kong-Tokio 2006an (Frantzisko Xabierkoaren jaiotzaren V. mendeurrenean); Formentera-Odesa 2004an (Odesaren sortzaile izan zen José de Ribasen omenez) eta Erroma-New York 2002an (Kolonek Amerikarako egin zuen laugarren eta azken bidaiaren V. mendeurrenean).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Maritxalar onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. a b c https://www.hola.com/biografias/alvaro-de-marichalar/
  3. http://www.diariovasco.com/v/20100927/gente/boda-alvaro-marichalar-20100927.html