Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia
Unión Progreso y Democracia (UPyD)
Bozeramailea Gorka Maneiro
Sorrera 2007
Egoitza nagusia Madril
Ideologia politikoa progresismoa
sozial-liberalismoa[1]
laizismoa[2]
zentralismoa[1]
konstituzionalismoa[3]
Europako federalismoa
Zeharkakotasuna
espainiar abertzaletasuna[4]
espainiar nazionalismoa
www.upyd.es

Batasuna, Aurrerapena eta Demokraziagaztelaniazko UPD nahiz UPyD siglez ezagunagoa— (gaztelaniaz: Unión Progreso y Democracia[5][6][7][8]) 2007. urtean Espainian sortutako alderdi politiko bat da. Nagusiki, espainiar nazionalismoan oinarritutako pentsamoldea du.

Alderdiaren bultzatzaileak Aski da! taldearen barnean sortutako Plataforma Pro taldean antolatu ziren, alderdia sortzeko bidean. Bultzatzaile nabarmenen artean euskal herritarrak badaude, hala nola Fernando Savater, Rosa Díez eta Carlos Martínez Gorriarán.

Alderdiaren bultzatzaileen esanetan, alderdia «antinazionalista» da. Espainiar Estatuko nazionalismo periferikoaren aurkako jarrera argia du, batez ere Euskal Herrikoaren eta Kataluniakoaren aurkakoa. Espainian nazio bakarra dagoela aldezten du, eta sutsuki haren batasunaren alde egiten du. Era berean, Espainiako Konstituzioa erreformatzea eskatzen dute, Espainian federalismoa simetrikoa izan dadin.

Fernando Savater, alderdiaren sorrera ekitaldian.

Hautetsiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauteskundeetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako parlamenturako hauteskundeak[9]
Urtea botoen %a legebiltzarkideak
2008ko Espainiako hauteskundeak  % 1,2 1 (350etik)
2011ko Espainiako hauteskundeak  % 4,7 5 (350etik)
2015eko Espainiako hauteskundeak  % 0,6 0 (350etik)
2016ko Espainiako hauteskundeak  % 0,2 0 (350etik)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia Aldatu lotura Wikidatan