Ángel Parra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ángel Parra
Parra, Angel -FILSA 2015 11 01 fRF04.jpg
Bizitza
Jaiotza Valparaíso1943ko ekainaren  27a
Herrialdea  Txile
Heriotza Paris2017ko martxoaren  11 (73 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Familia
Ama Violeta Parra
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Parra family Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta kantugilea
Musika instrumentua gitarra
ahotsa
www.angelparra.cl/

Ángel Parra, Luis Ángel Cereceda Parraren izen artistikoa (Valparaíso, 1943ko ekainaren 27 - Paris, 2017ko martxoaren 11), kantautore eta musikari txiletarra ezaguna izan zen. Violeta Parraren semea, Nueva Canción Chilena mugimenduaren partaidea izan zen. Augusto Pinochet diktadorearen errepresioa ezagutu zuen eta Europan erbesteratu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ángel oso gazte hasi zen musika munduan. Bost urte zituela, gurasoak banandu ondoren, zirkuetan hasi zen kantatzen; garai hartan bere errepertorioaren oinarria Leo Mariniren kantak izan ziren. Hamar urtez Isaías Angulo maisua ezagutu zuen eta harekin gitarratzar txiletarra jotzen ikasi zuen. Hamabost urte zituen lehenengo diskoa plazaratu zuenean, 1958an. 1960 Ángel Parra Txileko telebistan hasi zen lanean, mota guztietako lanak eginez. Gauza bera Uruguain egin zuen eta han zuzendariaren kargua lortu zuen. 1961n, bere amarekin eta Isabel Parra arrebarekin Europan zehar abestu zuen; kontzertu-itzuli horretatik Isabel eta Ángel Parra bikote musikala sortu zen eta Peña de los Parra izeneko ekimena (Parratarren lagun taldea) non, besteak beste, Víctor Jara, Rolando Alarcón eta Patricio Manns kantariak abestu zuten. Diskoak kaleratzen zuen arabera, musikari gaztearen garrantziak Txileko musika-munduan gora egin zuen. Haren kantek Txileko folklorearen elementuak eta protesta musikarenak nahasten zituen. Urte horietan Quilapayún eta Los Curacas taldeen sorreran lagundu zuen. Denboraz, bere musikan beste estiloen eragina ikus daiteke, bereziki rock musikarena.

Ángel Parra 1973an.

Bere ezkerreko ideologia zela eta, Salvador Allende eta Unidad Popular koalizioaren alde lan egin zuen. Horregatik, militarrek 1973ko Txileko estatu kolpea eman zutenean Santiagoko Estadio Nazionalean atxilotua izan zen. Ondoren Chacabucoko Preso-zelaira eraman zuten eta han 1974ko otsaila arte egon zen atxilotua. Han ekimen kultural desberdinetan hartu zuen parte; bereziki ospetsua izan zen Chacabucon Luis Alberto Corvalánek grabatu zion presoei eskainitako kontzertua, 1975an Chacabuco albumean jasoa izan zena. Hilabete horietan ere Passion selon Saint Jean konposatu zuen.

Libre gelditu zenean lehendabizi Mexikora eta, ondoren, Frantziara erbesteratu zen. Europatik diktaduraren krimenak salatzeko lan handia egin zuen. Halaber, diskoak plazaratzen jarraitu zuen.

1989an Txilera bueltatu zen kontzertu batzuk emateko baina Frantzian bizitzen jarraitu zuen. 73 urte zituenean, birikako minbiziak jota, 2017ko martxoaren 11an Parisen hil zen.[1][2]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ángel Parrak diskografia handia du, 50 disko baino gehiago. Hemen bakarrik estudioko lanak jasotzen ditugu, ez zuzenekoak.

Isabel eta Ángel Parra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1963 - Au Chili avec los Parra de Chillán
  • 1966 - Los Parra de Chile
  • 1967 - De Violeta Parra
  • 1968 - La peña de los Parra, vol. II
  • 1976 - Isabel y Ángel Parra
  • 1981 - Isabel et Ángel Parra

Bakarlari gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1965 - Ángel Parra y su guitarra
  • 1965 - Oratorio para el pueblo
  • 1966 - Ángel Parra, vol. 2
  • 1966 - Arte de pájaros (Pablo Nerudarekin)
  • 1967 - Las cuecas de Ángel Parra y Fernando Alegría (Fernando Alegríarekin)
  • 1967 - Ángel Parra y el tocador afuerino (Gilbert Favrerekin)
  • 1968 - Chile de arriba a abajo (Manuel Rojas idazlearekin)
  • 1968 - Al mundo-niño, le canto
  • 1969 - Canciones de amor y muerte
  • 1969 - Canciones funcionales / Ángel Parra interpreta a Atahualpa Yupanqui
  • 1971 - Canciones de patria nueva / Corazón de bandido
  • 1972 - Las cuecas del tío Roberto]] (Roberto Parrarekin)
  • 1972 - Cuando amanece el día
  • 1973 - Pisagua
  • 1976 - Ángel Parra de Chile
  • 1978 - Ángel Parra à Paris
  • 1978 - Guitare populaire du Chili
  • 1979 - Oratorio para el pueblo (Ayacucho taldearekin)
  • 1980 - Passion selon Saint Jean (Taller Recabarren taldearekin)
  • 1982 - La prochaine fois
  • 1986 - Chansons et comptines d'Amérique du Sud
  • 1988 - El bandido americano viene a bailar
  • 1991 - La travesía de Colón
  • 1992 - Antología de la canción revolucionaria, vol. 1
  • 1993 - Todo el amor
  • 1993 - A los niños de Chile
  • 1994 - Boleros
  • 1994 - Los náufragos (Miguel Littínentzat egin zuen soinu banda)
  • 1995 - Amado, apresura el paso]]
  • 1998 - El insolente
  • 1998 - Eróticas (Régine Deforgesekin)
  • 2000 - Brindis y cuecas caballas
  • 2001 - Corazón des Andes
  • 2004 - Pisagua (Ventisckarekin)
  • 2004 - Sólo el amor
  • 2006 - Violeta se fue a los cielos
  • 2006 - De fiesta con Georges Brassens
  • 2009 - En tiempos del tío Roberto

Liburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]