Edukira joan

Édith Thomas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Édith Thomas

Pierre-Nicole kaleko 15. zenbakiko plaka (Parisko 5. barrutia). Édith Thomasek, etxe horretan, Idazleen Batzorde Nazionaleko intelektual erresistenteak hartu zituen 1943ko otsailetik Parisko Askapenera arte. Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMontrouge1909ko urtarrilaren 23a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1970eko abenduaren 7a (61 urte)
Hobiratze lekuaQ110357202 Itzuli
Hezkuntza
HeziketaÉcole nationale des chartes
Hezkuntza-mailaarchivist palaeographer (en) Itzuli
TesiaÉtude sur les relations de Louis XI avec la Savoie (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, historialaria, artxibozaina, eleberrigilea eta idazlea
Izengoitia(k)Jean Le Guern, Auxois eta Anne
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista

Édith Thomas (Montrouge, Hauts-de-Seine, 1909ko urtarrilaren 23aParis, 1970eko abenduaren 7a) Frantziako nobelagile, artxibozain, historialari eta kazetaria izan zen.[1]

Édith Thomas ingeniari agronomo baten eta irakasle baten alaba izan zen. École nationale des chartas-en ikasi zuen. Bertan, 1931n, artxibozain paleografoa titulua lortu zuen.[2]

1933an Prix du premier roman (Lehen eleberriaren saria) irabazi zuen La Mort de Marie liburuagatik. Gero, kazetari lanean hasi zen, erreportajeak idazten, Frantziako Alderdi Komunistak sorturiko Ce soir egunkarian[3] eta beste hainbat aldizkaritan (Vendredi, Europe, Regards, etab.). Espainiako gerraren jarraipena egiten zuen, bereziki, eta errepublikanoen aldeko jarrera adierazi zuen.[3]

Bigarren Mundu Gerran, erresistentzian sartu eta Alderdi Komunistarekin bat egin zuen 1942an.[3] Les lettres françaises argitalpen klandestinoa plazaratzen lagundu zuen.[4] Hainbat ipuin argitaratu zituen aldizkari klandestinoetan izengoitiak erabilita (Jean Le Guern, Auxois). Ipuinak 1943an berrargitaratu ziren Contes d 'Auxois izenburupean, Éditions de Minuit argitaletxe berrian. Urte horretan bertan, Jean Paulhan eta Claude Morganekin batera, Comité national des écrivains (Idazleen Batzorde Nazionala) sortu zuen.[3] 1944an, Femmes françaises aldizkari feminista eta komunista sortu zuen. Bertan Danielle Casanova erresistentearen heriotzaren berri eman zuen.[5]

1948tik aurrera, Artxibo Nazionalean hasi zen lanean kontserbatzaile gisa, eta, 1949an, Alderdi Komunista utzi zuen. Garai hartan maitasun harremana izan zuen Anne Desclosekin, Dominique Aury ezizenaz Histoire d'O eleberri ospetsua idatzi zuen nobelagilearekin, hain zuzen. Dirudienez, idazlea Édith Thomasen nortasunaren ezaugarri batzuez baliatu zen Anne-Marieren pertsonaia osatzeko.[6]

Édith Thomas aitzindaria izan zen Emakumeen historiaren ikerketan: Les Pétroleuses saiakeran, Parisko Komunan suteak eragin izanagatik faltsuki akusatuak izan ziren emakumeen historia kontatu zuen. Liburuak, 1964an, Prix Fémina Vacaresco saria lortu zuen.[7] Ondoren, Louise Michelen biografia bat prestatzen aritu zen. 1971ko martxoan argitaratu zen, hil ondoren.[8][9]

Prix Femina sariaren epaimahaiko kidea izan zen. 1970ean hil zen.

Édith Thomasen hilobia.
Izen-abizenak hilobian.
Familia-etxea, San Aulde-ko Bourg kaleko 41. zenbakian.
  • La Mort de Marie, Paris, Gallimard, 1934.
  • L'Homme criminel, Paris, Gallimard, 1934.
  • Sept-Sorts, Paris, Gallimard, 1935
  • Le Refus, Paris, Éditions sociales internationales, 1936.
  • Contes d'Auxois (transcrit du réel), Paris, Éditions de Minuit, 1943.
  • Le Champ libre, Paris, Gallimard, 1945.
  • Études de femmes, Paris, Éditions Colbert, 1945.
  • La Libération de Paris, Paris, Mellottée, 1945.
  • Berthie Albrecht, Pierre Arrighi, général Brosset, D. Corticchiato, Jean Prévost, cinq parmi d'autres, Paris, Éditions de Minuit, 1947 (René Char, Jacques Lecompte-Boinet, général de Larminat, Vercors-ekin batera).
  • Jeanne d'Arc, Paris, Éditions Hier et aujourd'hui, 1947.
  • Les Femmes de 1848, Paris, PUF, 1948.
  • Ève et les autres, Paris, Gizard, 1952.
  • Pauline Roland. Socialisme et féminisme au XIXe siècle, Paris, M. Rivière, 1956.
  • George Sand, Paris, Éditions universitaires, 1959.
  • Les «Pétroleuses», Paris, Gallimard, 1963, L'Amourier éditions-en 2019an berrargitaratua.
  • Rossel, « Leurs figures» bilduma, Paris, Gallimard, 1967.
  • édition critique des Œuvres du cardinal de Retz, Paris, Gallimard, 1968 (bibl. de la Pléiade) (avec M. Allem).
  • Le Jeu d'échecs, Paris, Grasset, 1970. 2018an, Parisen, Viviane Hamy-k berrargitaratua Édith Thomas-en loba Daniel Thomasek osatua).
  • Louise Michel ou la Velléda de l'anarchie, Paris, Gallimard, 1971.
  • Pages de journal (1939-1944), Paris, Viviane Hamy, 1995.
  • Le Témoin compromis, Paris, Viviane Hamy, 1995 (1952an idatzia, Dorothy Kaufmann-ek aurkeztua) ISBN 287858-062-1.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Template:Édith Thomas» artikulutik itzulia izan da, 2022-10-15 data duen 197817001 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-10-15 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Frantsesez) «Acte de décès (avec date et lieu de naissance) à Paris 12e, n° 3132, vue 15/31.» archives.paris.fr (Visionneuse - Archives de Paris) (Noiz kontsultatua: 2022-10-16).
  2. Dorothy Kaufmann, présentation d'Édith Thomas, Le témoin compromis.
  3. a b c d (Frantsesez) Missika, Dominique. (2021). Résistantes : 1940-1944. , 83-85 or. ISBN 978-2-07-294029-3. PMC 1274120911. (Noiz kontsultatua: 2022-10-16).
  4. (Frantsesez) Kaufmann, Dorothy; Racine, Nicole. (2022). THOMAS Édith, Emilie (Anne, Auxois, Jean Le Guern, Brigitte dans la Résistance). Maitron/Editions de l'Atelier (Noiz kontsultatua: 2022-10-16).
  5. (Frantsesez) Thomas, Édith. (1944). Femmes de la Résistance - Danielle Casanova. Femmes Françaises, 1 or. (Noiz kontsultatua: 2022-10-16).
  6. (Frantsesez) Kaufmann, Dorothy. (2007). Edith Thomas, passionnément résistante. Paris: Autrement, 164-165 or. ISBN 2-7467-0921-X. PMC 421693674. (Noiz kontsultatua: 2022-10-16).
  7. Les « Pétroleuses » - Folio histoire. .
  8. Louise Michel ou La Velléda de l'anarchie - Leurs Figures. .
  9. (Frantsesez) Verhaeghe, Sidonie. (2021-03-01). «Faut-il encore appeler Louise Michel la Vierge rouge ?» Cahiers d’histoire. Revue d’histoire critique (148): 19–32.  doi:10.4000/chrhc.15593. ISSN 1271-6669. (Noiz kontsultatua: 2022-10-16).
  10. «Un seul site pour les archives» La Mairie Magazine: 8. 2022ko uztailaren 15a.
  • Dorothy Kaufmann, Édith Thomas, passionnément résistante, Paris, Autrement, 2007 (Édith Thomas, a Passion for Resistance, liburuaren itzulpena. Cornell University Press, 2004)
  • Christian Amalvi (zuz.), Dictionnaire biographique des historiens français et francophones, Paris, La Boutique de l’histoire, 2004
  • Édith Thomasen idazki pertsonalak Frantziako Artxibategi Nazionaletan daude gordeta , Pierrefitte-sur-Seine-n, 318AP kodearekin: Funtsen inbentarioa.
  • Dorothy Kaufmann, Nicole Racine, «Édith Thomas», Le Maitron.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]