Édouard Vuillard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Édouard Vuillard
Édouard Vuillard 001.jpg
Bizitza
Jaiotza Cuiseaux1868ko azaroaren 11
Herrialdea  Frantzia
Heriotza La Baule-Escoublac1940ko ekainaren 21a (71 urte)
Hobiratze lekua Batignolles Cemetery
Hezkuntza
Heziketa Lycée Condorcet
Académie Julian
Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Jean-Léon Gérôme
Lanbidea
Lanbidea margolaria
Lan nabarmenak Q17490698
After the snack
The Seamstress
Kidetza Artists Rights Society
Comité national de l'estampe
Mugimendua Inpresionismo ondokoa
japonisma
Vuillarden Gaztainak.

Jean-Édouard Vuillard (Cuiseaux, Saône-et-Loire, Frantzia, 1868ko azaroaren 12a - Baule, Frantzia, 1940ko ekainaren 21a) margolaria izan zen. Estilo intimistaren aitzindaria izan zen, Pierre Bonnardekin batera. Teknika ugari erabili zituen: pastela, olio-pintura, tenplea, eta abar. Hasieran kolore argi leunak erabili zituen, baina geroagokoetan kolore biziagoak ageri dira. Vuillarden konposizioari eta perspektibari Gauguinen eta japoniar irudien eragina nabari zaie. Izadi hilak, etxe barneko eszenak, erretratuak eta loreak irudikatu zituen.

Maillarten lantegian lan egin zuen, eta, geroago, Julian Akademiako eta Parisko Arte Ederretako Akademian egin zituen ikasketak. Akademiatik atera ondoren Les Nabis abangoardia-taldeko kide izan zen, maisu nagusietakoa, Denis eta Roussel adiskideekin eta, batez ere, Bonnardekin; hala ere, bere estilo intimista gorde zuen. Talde hartako gainerako artistek bezala hainbat teknika ikasi zuen, baina tenpera erabili zuen batez ere, eta arte plastikoak eta apaingarriak landu zituen, besteak beste. Gaiei dagokienez, bere karreran zehar azpimarratzekoa da burgesen bizimodua islatzen duten eszenekiko zaletasuna; errealismo handiko irudiak egin zituen oro har. Nabi taldearen ezaugarriak erakutsi zituen, besteak beste, Parisko lorategiak panel apaingarrien sailean (1894; hainbat museotan sakabanaturik gaur egun).

Barnealdea

1890-1900 hamarraldia izan zen Vuillarden garai oparoena. Obra apaingarriak egin zituen batez ere, eta teknikari dagokionez Gauguinen jarraitzaile izan zen. 1893tik aurrera burgesen bizimoduari buruzko koadroak eta erretratuak egin zituen. Hamarraldi hartako obra aipagarrienak hauek ditu: Autorretratu oktogonala (bilduma partikularra), Barnealdea (1887). Koadroez gainera litografiak ere egin zituen, zuri-beltzean zein koloretan.

1900-1940 bitartean konposizio monumentalagoak egin zituen, ordura artekoak baino sakontasun eta bolumen handiagokoak. Landetxeetarako apaingarrien enkarguetan eta zenbait eraikin publikoetarakotan antzematen da joera hori, adibidez Parisko Comedie de Champs-Élysées antzokiko lanetan (1913), Chaillot jauregiko horma-irudietan (1937) eta abar. XIX. mende hasieran, bestalde, kutsu intimistako koadroak margotu zituen, baina ez zuten hasierakoen mailarik, ez zuten haien xarma eta bizitasunik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Édouard Vuillard Aldatu lotura Wikidatan