Óscar Vivanco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Óscar Vivanco
Bizitza
Jaiotza Bilbo1962ko irailaren 30a (58 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Blue HEX-0000FF White.svg Deportivo Alavés /
 

Óscar Vivanco Arco (Bilbo, 1962ko irailaren 30a) bizkaitar futbolari ohia da, atzelari moduan aritu zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vivanco Bizkaiko futbolaren hainbat harrobietan trebatu zen- Iturrigorri, Plentzia eta Getxon, adibidez- 1980an Athletic Clubeko gazte-taldera iritsi zen arte.[1] Denboraldi hartan Bilbao Athleticen debut egin zuen. Guztira, 157 partida jokatu zituen bost denboralditan.[2] 1983ko ekainaren 1ean Athleticekin debuta egin zuen Ligako Kopako partida batean. 1986ko martxoaren 2an Lehen Mailan egin zuen debuta, San Mamesen, Sportingen aurka.[3] 1986-87 denboraldian lehen taldeko jokalaria izan zen, bost partida baino ez jokatu zituen arren.

1987an, Athleticekin bederatzi partida jokatu ondoren, Sestao Sport Club era joan zen. Hurrengo urtean Atlético de Madrid B taldeak fitxatu zuen eta 1989-90 denboraldian hogei partida baino gehiago jokatu zituen Lehen Mailan Rayo Vallecanorekin. Bere azken taldea Deportivo Alavés izan zen, non bi denboraldi jokatu zituen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba Urtea(k) Partida(k)
Bilbao Athletic 1981-1986 157
Athletic Club 1983-1987 9
Sestao Sport Club 1987-1988 14
Atlético de Madrid B 1988-1989 29
Rayo Vallecano 1989-1990 25
Deportivo Alavés 1991-1993 61

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Aranzamendi. (2013/05/23). «Óscar Vivanco: "Jugar ene el Athletic fue un sueño hecho realidad"» Sentimiento Athletic.
  2. (Gaztelaniaz) «El Bilbao Athletic cumplirá su partido 2.000 de Liga en Toledo» La cantera de Lezama.
  3. (Gaztelaniaz) Athletic Club