-oze

Wikipedia, Entziklopedia askea
-ués» orritik birbideratua)
Galoze, Zaraitzu ibarrean; gaztelerazko forman É diakritikoa falta zaio.

-oze amaiera edo atzizki toponimikoa ohikoa da euskaraz, Euskal Herriaren ekialdean eta bereziki Pirinioen alde bietan. Atzizkiaren hedadura are ekialderago iristen da, inguruko erromantzeetako atzizki parekideek erakusten dutenez: -ués forma aragoierazkoa eta -òs okzitanierazkoa dira forma ohikoenak. Baina atzizki parekideak asko dira, aldakorrak hizkuntza batetik besterako formetan, eta iristen dira Kataluniaraino; adibidez: -ons, -òs, -osse, -ost, -ous, -otze, -ues, -ués, -ueste[1].

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aditu batzuen arabera, substratu euskal-akitaniar baten adierazgarri dira toki-izen hauek (Gerhard Rohlfs, Jean Séguy), baina Julio Caro Barojaren arabera batzuk dira baskonikoak eta besteak berriz jatorri galo-erromanikokoak[2].

Rohlfsen arabera, atzizkiak laguntzen duen izenaren lehen partea pertsona izen bat da, eta -oze delakoak jabetza adieraziko luke[3]. Galoze izenak, adibidez, adieraziko luke "Gallus delako baten tokia", adibidez. Zentzu horretan -ain amaiera ohikoak duen funtzio bertsua luke atzizki toponimiko honek.

Rohlfsen iritziz -ŏssu zen jatorrizko atzizki akitaniarra, Joan Corominesek -osse zioen, baina Koldo Mitxelenaren arabera -ox amaiera izango zen jatorrizkoa, eta bokal gehikuntza latinizazioaren ondorio bat[4].

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz izen asko -oze erako amaierarekin arautu ditu Euskaltzaindiak, baina ez du esan nahi hori denak forma kanoniko bat. Tokian tokiko lekukotzak desberdinak dira, nahiz eta kasu batzuetan, aldakorrak. Esate baterako, Galoze herriari dagokionez, Mikel Belaskok aipatzen ditu Gallos, Gaios, Galloze eta Galloxe formak euskaraz jasoak, eta ez prezeski Galoze.[5]

Euskal Herriko adibide batzuk, parentesi artean nola diren aragoieraz eta gaztelaniaz:

Euskal Herritik kanpo[6]:

  • Lixoze (Lichos frantsesez, Bearnon)
  • Ezkoze (Escos frantsesez, Bearnon)
  • Zigoze (Sigüés gaztelaniaz, Aragoi)
  • Urdoze (Urdués gaztelaniaz, Aragoi)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Enzunza, Aitzol Altuna. (2015-03-03). «-AIN no es latín, casi nunca» Nabarralde (Noiz kontsultatua: 2020-08-05).
  2. Martinena, Ricardo Cierbide. (1980). «Toponimia navarra: historia y lengua» Fontes linguae vasconum: Studia et documenta 12 (34): 87–106. ISSN 0046-435X. (Noiz kontsultatua: 2020-08-05).
  3. Mikel Belasko. Toponimia. (Noiz kontsultatua: 2020-08-05).
  4. (Gaztelaniaz) Salaberri, Patxi. (2010). «Nabaskoze» Euskera (Euskaltzaindia): 361-363..
  5. a b (Gaztelaniaz) Belasko, Mikel. (2009). Gallués. Mikel Belasko - Toponimia (Noiz kontsultatua: 2020-08-05).
  6. «Euskal Herri inguruko exonimoak - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]