Edukira joan

Ezkoze

Ezkoze
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria

Bandera


Armarria


Mapa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaAgaramont
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaUhaitzeko Bearnoko herri elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaOrthez et Terres des Gaves et du Sel
Izen ofizialaEscos
Auzapeza
(2020-2026)
Pierre Villenave
(independente)
Posta kodea64270
INSEE kodea64205
Herritarraezkoztar
Kokapena
Koordenatuak43°26′49″N 0°59′52″W / 43.4469°N 0.9978°W / 43.4469; -0.9978
Azalera5,61 km2
Garaiera23-162 metro
Distantzia46,4 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria237 (2018:  0)
Dentsitatea42,25 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 
Ugalkortasuna[1] 
Ekonomia
Jarduera[1]%  (2011)
Desberdintasuna[1]%  (2011)
Langabezia[1]%  (2013)
Euskara
Euskaldunak%  (2010)
Erabilera%  (2011)

Ezkoze[a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Agaramont eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 46,4 kilometrora. Altuera 23 eta 162 metro artekoa da, eta 5,61 km²-ko azalera hartzen du. 237 biztanle zituen 2023ko urtarrilaren 1a. urtean.

Ezkoze Euskal Herriaren eta Gaskoiniaren arteko mugan dago. Hori dela eta, Nafarroa Beherea edo Bearnoko kide izatea aldatuz joan da urteetan zehar, eta oraindik ere liskarrean dabil, nahiz eta Nafarroako udalerritzat hartzeko joera izan. Jeztaze eta Petilla Aragoi udalerriekin batera, kanpoko lurraldeak erabat inguratzen dituen Euskal Herriko 3 udalerrietako bat da. Hala ere, Ezkoze eta Ilharre artean kilometro 1 baino gutxiago dago eta Antzinako Erregimena arte muga fisikoa partekatzen zuten.

Bestalde, azkenekoz 2011an argitaratu zen Euskaltzaindiaren Euskal Herriko Udalen Izendegia lanaren arabera (gaur egun Euskal Herriko lurgunea zehazten duen autoritate mailako iturri bakarra) Ezkoze Euskal Herritik kanpo dago.[2] Horregatik, euskal exonimoak zerrendatzen dituen Euskaltzaindiaren 149. arauan ageri da.[3]

Bertako biztanleak ezkoztarrak dira.

Ezkoze beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]

  • Escoi (1105)
  • Escos (1119)
  • Escos (1246)
  • Escoz (1294)
  • Escotz (1351)
  • Ezcoz (1366)
  • Escos (1756)
  • Escos (1863)
  • Ezkoitze' (1961)
  • Ezkoze (1966)
  • Ezkoze (1984)
  • Ezkoze (2003)

Ezkoze euskal jatorrikoa da eta ezk- erro botanikotik dator Jean-Baptiste Orpustanen ustez. Sustrai honek "ezkur" eta "ezki" hitzak eman ditu eta Ezkirotz edo Eskiula bezalako toponimoetan dago, baita Ezkaba eta Ezkai ere.

Oloroe eta Paue ibaiak udalerritik igarotzen dira.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeak eta Auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Lasusa
  • Herria
  • Tausia

Biztanleriaren eboluzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biztanleriaren eboluzioa
1901196219681975198219901999
410287282269256241217
  1. /es̻kós̻è/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban eta kamutsa azken silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Gale, Euskaltzaindia Arauak Prestatzaileak: Andres Iñigo-Patxi. (2011). «Euskal Herriko Udalen Izendegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2026-04-30).
  3. Euskaltzaindiaren 149. araua: Euskal Herri inguruko exonimoak
  4. «Ezkoze - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-30).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]