Galoze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Galoze

 Nafarroa Garaia

Galozeko armarria

Izen ofiziala Gallués <> Galoze
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadea
Zaraitzu
Alkatea Miguel Ángel Eseberri Eseberri
(A. I. Vecinos)
Herritarra galoztar
Koordenatuak 42°47′1″N 1°5′27″W / 42.78361°N 1.09083°W / 42.78361; -1.09083Koordenatuak: 42°47′1″N 1°5′27″W / 42.78361°N 1.09083°W / 42.78361; -1.09083

Maps of municipalities of Navarra Galoze.JPG

Eremua 43,41 km2
Garaiera 637 m
Distantzia 70 km Iruñera
Posta kodea 31451
Biztanleria 106 bizt. (2012)
Dentsitatea 2,44 bizt./km²
Sorrera XIII. mendea baino lehen
Galozeko herria den Itzalleko aireko ikuspegia.

Galoze[1] Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Zaraitzuko ibarraren hegoaldeko muturrean dagoena. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 106 biztanle ditu.

Udalerri hau bakarra da eskualde osoan alde mistotik at dagoena Euskararen Foru Legearen arabera, alde ez-euskaldunean alegia.

Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Galozen eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Zangozako merindadearen ipar-ekialdeko muturrean dago, Nafarroako hiriburutik 70 kilometrora.

Herriaren udalerri mugakideak honakoak dira: Iparraldean Gorza, hegoaldean Nabaskoze, ekialdean Bidankoze eta Burgi (Erronkari) eta mendebaldean Urraulgoiti.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galoze, Itzalle, Izize eta Uskartze herriek osatzen dute. 1845ean osatu zen gaur egungo udala.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen erdira arte, herria Zaraitzuko alkateak zuzentzen zuen, herriak erregidoreak proposatzen zituen eta alkateak erregeordea. 1845ko erreforma egin zenean, Nafarroako udalerri askotan bezala, Zaraitzu haranekoetan barne, aldaketak izan ziren. Horrela, Galozeko udala osatu zen, Izize, Itzalle eta Uskartze herriak batuta.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Joan Batailatzailearen eliza: Barruan XVII. mendeko erretaula nagusia eta sagrario barrokoa ageri dira. Arkitektura zibilari dagokionez, estilo gotiko berantiarrean eginiko etxeren bat nabarmentzen da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galozeko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
449 457 463 436 425 374 378 298 182 135 133 121 109

2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,91 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Arburua herri ekimeneko Francisco Sarriés Martínez aukeratu zuten alkate. Arburuak aukeratu ziren bost zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa udalean. Ez zen boto zuririk izan, eta baliogabeko botoak bi izan ziren (%2,38). Abstentzioa %23,64koa izan zen.

Galozeko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Nicolas Berberena Bañez (IA) 49 Bai
Jose Maria Tanta Galtxabarra (IA) 46 Bai
Francisco Sarriés Martínez (IA) 46 Bai
Carlos Aietxu Santxa (IA) 44 Bai
Elisa Olaizola Gaintza (HZ) 32 Bai

2011n hiru zerrenda aurkeztu ziren: Agrupación Independiente Vecinos (3 zinegotzi, alkate bihurtu zen Miguel Ángel Eseberri barne), Arburua[2] (2) eta Atabea (0). Azken hau ezker abertzaletik hurbil zegoelakoan espainiar epaitegien inpugnazioari aurre egin behar izan zion[3].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea elizaren ondoan dago eta XX. mendearen hasieran eraiki zen. Porlanez egindako solairu bakarreko eraikuntza da, inguruan eraikinik ez daukana. Eraikinaren estiloa inguruko etxeek duten bera da. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute. Galozeko udaletxeko idazkaria Espartza Zaraitzu, Gorza eta Sartzeko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Donibane Kalea, z/g

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Francisco Sarriés Martínez Arburua
2011-2015 Miguel Ángel Eseberri Eseberri A. I. Vecinos

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arburuako Andra Mariren erromeria ekaineko lehen igandean ospatzen da, herriko kofradeekin batera. Erromeriak "Zazpi gurutzeen erromeria" izena dauka.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galoze Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko:Wikiatlasa




Zaraitzu
Maps of municipalities of Navarra Zaraitzu.JPG
Espartza | Ezkaroze | Galoze: Galoze (kontzejua)ItzalleIzizeUskartze | Gorza: Gorza (kontzejua)ErripaldaIgari
Itzaltzu | Jaurrieta | Orontze | Otsagabia | Sartze: Sartze (kontzejua)Ibiltzieta