114 Kasandra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

(114) Kasandra, asteroide zerrendako 114. asteroidea da. 1871ko uztailak 23an aurkitu zuen Christian Heinrich Friedrich Petersek.

Priamo eta Hekuba Troiakoaren alabagatik deitua. Elezaharrak dioenez, igarle eder eta asko asmatzen zuen bat zen. Apolo jainkoak, Kasandrak jainkoaren maitasunari uko egiten ziolako sumindua, bere iragarpenak sekula sinetsiak ez izateaz zigortu zuen. Beste batzuk diotenez, Apolori, berarekin ezkontzea agindu zion igarpenaren dohaina ematen bazion. Eta Apolok hala egin zuen, baina Kasandrak ez zuen bere hitza bete. Mendeku bezala, Apolok, Kasandrak eginiko iragarpenak ez sinistea eragin zuen, eta, hala, Troia setiatzen ari ziren greziarrek, ondoren bere barnean gorde ziren zaldia eraiki zutenean, Kasandrak, hirian ez sartzeko ohartu zuen, horrek, hiriaren suntsipena eragingo bait zuen, baina ez zioten kasurik egin eta Troia suntsitua izan zen. Troia arpilatu ondoren, Agamemnon erregeari, bere emazteak hiltzea aginduko zuela iragarri zion, baina honek ez zion sinetsi, eta Agamemnon eta Kasandra bera, Egistok hil zituen Argosera itzultzean.


Aurrekoa
113 Amaltea
Asteroidea
1871ko uztailak 23an aurkitua
Ondorengoa
115 Thyra