1917ko Espainiako greba orokorra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eduardo Datoren heriotza politikoa izeneko karikatura, Bartzelonako La Campana de Gràcia egunkariak grebar ostean argitaratua.

1917ko Espainiako greba orokorra UGT eta PSOE espainiar erakunde sozialistek, eskualde batzuetan CNT sindikatu anarkistaren laguntzarekin batera, abuzturako deitutako greba orokorra izan zen, Eduardo Dato presidentearen agintaldian izandako krisialdiaren barnean gertatu zen.

Aurrekariak: Lehen Mundu Gerraren eragina Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontextu internazionala eta 1917ko espainiar krisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eduardo Dato, presidentea greba egin zenean.

1917ko espainiar krisia egoera kritiko internazionalarekin batera gertatu zen. Hala ere, historiografiak ez du "krisi" hitza erabiltzen periodo honetaz hitz egiteko. Gogoratu behar da, Espainiak neutral jokatu zuela Lehen Mundu Gerran zehar.

1917ko Espainiako krisiak udan gertatu ziren gertaerei egiten die erreferentzia, Eduardo Datoren gobernua arriskuan jarri zutenak: Defentsa Juntak protagonizatutako mugimendu militarra, Bartzelonan ospatu zen Parlamentarioen Asanbleak ezarritako eta Lliga Regionalistak konbokatutako mugimendu politikoa eta greba orokor iraultzailearekin gailendu zen mugimendu soziala.

UGT eta CNTren arteko gerturatzea: 1916ko abenduko greba orokorra eta manifestua 1917ko martxoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CNTak greba bat egiteko aukera defendatzen zuen Lehen Mundu Gerraren ondorioz langile klasea pairatzen ari zen bizi-baldintzen okertzeari frente egiteko.

Antzeko prozesu bat jasan zuen UGTk, greba orokorraren aldeko erresoluzio bat sinatu zuen, hasiera batean egun bateko iraupena zuena. Horrela hasi ziren CNT eta beraien arteko harremanak. Ondorio gisa "Zaragozako Paktua" sinatu zuten 1916ko uztailaren 17an. Baina Romanones kondearen gobernuak sinatu zuten pertsonak atxilotzeko agindu zuen. Azkenean, azaroaren 26an, CNT eta UGTk 24 orduko greba orokorra deitu zuten abenduaren 18an.

Grebak arrakasta izugarria izan zuen, izan ere, erdi-klasearen babesa ere izan zuten. Arrakastaren ondoren eta gobernuaren erantzun ia nuloaren aurrean, bi erakundeek greba zehaztugabea egiteko akordioa egin zuten, 1917ko martxoaren 27ko manifestu batean publiko egin zutena. Gobernu liberalaren erantzuna, manifestuaren sinatzaileak kartzelan sartzeko mehatxua izan zen, aste batean kartzelatu zituztenak.

Gauzak horrela, greba orokor berria, aldi honetan zehaztugabea, ezaugarri iraultzailekoa izango zen; bere helburua orain transformazio sakonago bat baitzen. Karaktere iraultzaile honek, sozialistak alderdi errepublikanoen babesa bilatzera bultzatu zituen. Orduan izan zen CNTa mesfidatzen hasi zen unea, alderdi politiko burgesekin kontaktua hasi baitzen.

Greba iraultzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Romanonesko kondeak langile-mugimenduaren eskaera zen bizigaien merkatzea hitzartu zuen. Hala ere, Eduardo Datok boterera igo zenean ez zuen bere burua hitzarmen hau betetzera behartuta ikusi.

1917ko martxoan UGT (sozialista) eta CNT (anarkista) sindikatuak elkartu egin ziren greba orokor baterako deialdia antolatzeko. Grebaren deialdia UGTko Daniel Anguianok eta Francisco Largo Caballerok, eta PSOEko Julián Besteiro eta Andrés Saboritek egin zuten, sistemaren aldaketa eskatzen zuen adierazpen luze batekin eta greba mugagabea izango zela zioena.[1] Hasiera batean greba “iraultzailea” bezala zehaztu bazen ere, geroago “baketsua” izango zela adierazi zen.

Greba abuztuaren 9an Valentzian trenbideetako eta tranbietako langileek hasi zuten, eta herrialdean zehar hedatuz joan zen 13ra arte. Greba zela eta Espainiako industrialde, hirialde eta meatze-alde garrantzitsuenak geldituak geratu ziren,[2] landa eremuetan eragina txikiagoa izanez.

Greba menderatzea zaila izan zen, baina lortu egin zen armadaren laguntzarekin, grebalariekin oso bortitza izan zelarik.[3] Errepresioak 71 hildako, 200 zauritu baino gehiago eta bi mila atxilotu inguru eragin zituen. Greba langileentzat porrota suposatu zuen, ezin izan baitzuten sistema politikoa aldatu.

Greba Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grebak jarraipen handia izan zuen Bilbon eta gainontzeko industria-eskualdeetan (non UGTren gune nagusienetariko bat zegoen), baina armadak bortizki erreprimitu zuen hainbat hildako eraginez. Bilbon izandako istiluengatik 14 pertsona hil ziren.[4] Horietatik 5 Bartzelonatik zetorren posta-trena errailetatik irten zutenean.[5][6][7] Gipuzkoan ere istilu bortitzak ere izan ziren.

Bilboko Artiach enpresan, bost paketatzailek —guztiak emakumezkoak— abiatu zuten, soldata txikiengatik eta nagusiak emandako tratu txarrengatik protestan. Aurki jaso zuten lankide gehiagoren babesa, eta zuzendaritzak lantegia itxi behar izan zuen grebak iraun artean. Azkenean, greba hasi zuten neskak kaleratu zituzten. Nolanahi ere, protestak izan zuen eraginik inguruan: Bilboko bi zopa enpresak bat-batean soldatak igo zizkieten euren beharginei.[8]

Julian Besteiro, Daniel Anguiano, Andres Saborit eta Francisco Largo Caballero (1918).

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krisitik irtetzea errazteko, erregek Eduardo Dato kontserbadorea Manuel Garcia Prieto liberalagatik ordezkatu zuen.

Greba Komiteko kidek gerra kontseilu batera deituak izan ziren, sedizio delitua leporatzen zitzaien eta errudunak zirela erabaki zen, 1917ko irailaren 29an betiko kartzela-zigorra ezarri zitzaien. Horrela, Largo Caballero, Saborit, Besteiro eta Anguiano kartzelan sartu zituzten. Honen ondoren, solidaritate kanpaina bat hasi zen, baina ez zuen hobekuntzarik lortu PSOEk beraien 1918ko hauteskunde zerrendan sartu zituzten arte (4ak aukeratuak izan ziren, Pablo Iglesias eta Indalecio Prietorekin batera). Gobernua amnistia ematera behartua izan zen 1918ko maiatzaren 8an.

Greba ere eztabaida gaia izan zen UGTren XIII. Kongresuan, 1918ko urrian ospatu zena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aróstegui, Julio. (2013). Largo Caballero. El tesón y la quimera. Bartzelona: Debate, 106-107 or. ISBN 978-84-8306-923-3..
  2. http://berrezarkuntzarenkrisia.wordpress.com/6-1917ko-krisia/
  3. Suárez Cortina, Manuel. (2006). La España Liberal (1868-1917). Política y sociedad. Madril: Síntesis.
  4. Alfontso XIII.a. .
  5. «Los sucesos de Bilbao» ABC: 14. 1917/08/21.
  6. «Crónica de actualidades» Blanco y Negro 1917/08/19.
  7. Urquijo, Mikel de. La huelga de agosto de 1917 en Bizkaia. , 186 or..
  8. Velte, Samara. (2018-03-04). «Munduak geldiarazi zituzten emakumeak» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]