1969ko Espainiako salbuespen egoera

Wikipedia, Entziklopedia askea
1969ko Espainiako salbuespen egoera
Irudia
MotaSalbuespen egoera
Honen parte daFrankismo
Denbora-tarte1969ko urtarrilaren 24a - 1969ko martxoaren 22a
HerrialdeaEspainia
Enrique Ruano espainiar poliziaren eskuetan hil zen.

Salbuespen egoera ikasleen protesten aurrean, hiru hilabetetarako ezarri zuen Francoren erregimenak 1969ko urtarrilaren 24an,[1] Espainiako Estatu osoan. Aurreko urteko abuztuan Gipuzkoan ezarria zuten, ETAk Melitón Manzanas polizia torturatzailea hil ostean. Salbuespen egoera hori estatu osoan bigarrena aldarrikatua izan zen. Egoerak martxoaren 22 arte iraundu zuen.[2]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainia mailan zenbait unibertsitateko ikasleek borroka gogorra ari ziren aurrera eramaten. 1969ko urtarrilaren 17an, Bartzelonako Unibertsitatea itxi zuten. Itxiera ikasleek errektoretzaren aurkako matxinadaren erantzuna izan zen. Matxinada Francisco García-Valdecasas Santamaría errektoreak Ikasleen Sindikatu Demokratikoaren (SDEUB) aurka eramandako errepresio-politika salatu nahi zuen. Lau egun geroago, asaldura piztu zen berriro Unibertsitatean, aurreko egunean poliziaren Brigada Politiko-Soziala ikertzen ari zela eta, Enrique Ruano ikasle madrildarra eta Herri Askapenerako Fronteko antifrankistako kidea hil ondoren.[3]

Errepresioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepresio giro gogorra izan zen eta mugimendu antifrankistarekin lotura zuen edonor atxilotu zezaketen. Milaka izan ziren komisaldegietan torturatuak. Esaterako Madrilgo Unibertsitatean, 300 ikasle baino gehiago atxilotu zituzten eta Andaluzian ehun militante inguru atxilotu zituzten; horietako batzuek torturak jasan zituzten, beste batzuek Andaluziako mendilerroetako lekurik ezkutuenetara eraman edo deportatu zituzten, baita Mendebaldeko Saharara ere.[4]

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian salbuespen egoera horren aurka ekintza ugari burutu ziren, tartean otsailaren 4an Santa Agatako abesbatzek boikota egin zioten abesteari. Urtarrilaren 24tik Estatu osoan erregimen frankistak ezarritako salbuespen egoeraren aurkako protesta zen. Dena dela, Euskal Herriko egoera desberdina zen zeren eta egoera berezia 1968ko abuztuan ezarri zuten frankistek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]