Edukira joan

Covarrubias

Covarrubias
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
AlkateaRaúl Gredilla González (en) Itzuli
Izen ofizialaCovarrubias
Posta kodea09346
INEk ezarritako kodea09113
HerriburuaCovarrubias
Geografia
Koordenatuak42°03′33″N 3°31′12″W / 42.059166666667°N 3.52°W / 42.059166666667; -3.52
Map
Azalera41 km²
Altitudea894 m
Demografia
Biztanleria501 (2025)
alt_left 256 (%51,1) (%59,1) 296 alt_right
Dentsitatea12 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
MatrikulaBU
ecovarrubias.com

Covarrubias Burgosko probintziako hegoaldean dagoen herria da. Arlanza eskualdean dago, Burgos hiriburutik 40 kilometrotara hego-ekialderantz. Lerma eta Santo Domingo de Silosetik gertu dago, eta eurekin batera osatzen du "Arlanzako Triangelu" delakoa.

Multzo historiko-artistiko izendatu zuten 1965ean, arkitektura gaztelarraren adibide ona baita. Arlanza ibaia igarotzen da bertatik eta mahastiak, laboreak eta fruitu arbolak ugariak dira.

Garrantzi handiko herria izan zen Errekonkistan musulmanen aurka, IX. mendearen azken zatian. "Gaztelako sehaska"-tzat hartu izan dute.

Tønsberg (Norvegia) herriarekin anaituta dago, izan ere Kristina printzesa norvegiarrak herri hartatik bidaiatu zuen Espainiara 1257an, eta Covarrubiasen hilobiratu zuten.

Bilakaera demografikoa
190019101920193019401950196019701980199020002010
1.7441.7321.5751.5741.5591.4001.266979758657618638
Fernán Gonzálezen dorre Ertarokoa.

Pertsonaia ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Frai Fernando de Covarrubias, Burgosko apezpikua, 1280.
  • Pedro de Castro Covarrubias, Calahorrako apezpikua, 1443.
  • Alonso de Castro Covarrubias, Montrealeko (Sizilia) atzapezpikua, 1449.
  • Alonso Díaz de Covarrubias, Burgosko alkate nagusia eta Errege-erregina Katolikoen armaden kapitaina, 1450.
  • Pedro de la Peña, Verapazeko (El Salvador) apezpikua eta Quitoko (Ecuador) artzapezpikua, 1572.
  • Alonso de Covarrubias, arkitekto berpizkundetarra (1488-1570).
  • Gonzalo de Arredondo, Arlanzako abadea, Errege-erregina Katolikoen kronikagilea eta Fernán González-en historiaren idazlea.
  • Diego de Covarrubias, Segoviako apezpikua eta Trentoko Kontzilioan teologo nabarmena izan zena (15121577).
  • 1524an jaio zen hiribilduan Divino Vallés, Felipe II erregearen medikua izan zena eta Berpizkunde espainiarraren eredua. 1590ean agindu zuen herriko harresiak eraistea bentilazioa hobetzeko eta epidemien aurka egiteko.
  • Jerónimo de Nebreda, Siloseko monasterioaren abadea eta historialaria, 1572.
  • Íñigo López de Mendoza, kardenal eta apezpikua.
  • Sebastián de Covarrubias, "Lazarillo de Tormes" lanaren balizko egilea.
  • Andrés de Najera, eskultorea.
Biztanleriaren tamainaUrtea480510540570600630660200020052010201520202025CovarrubiasBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]