2005eko uztailaren 7ko atentatuak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
2005eko uztailaren 7ko atentatuak
Russell square ambulances.jpg
Larrialde zerbitzuak Russell Plazan
Lekua Londres
 Erresuma Batua
Data 2005eko uztailaren 7a
Eraso mota Atentatu terrorista suizida
Armak Motxila bonbak
Heriotzak 56
Zaurituak ≈700
Egileak 4 terrorista

2005eko uztailaren 7ko atentatuak (7/7 edo 7-J bezala ezagunagoak), 2005. urtean 4 islamdar terroristek Londresko garraiobide sistemaren aurka burututako eraso terroristak izan ziren.

Goizeko 08:50etan, hiru lehergailuk eztanda egin zuten 50 segundoko denbora-tartearekin Londresko metroaren hiru trenetan. Laugarren lehergailu batek eztanda egin zuen 09:47etan, ordu bete beranduago, Tavistock Plazako solairu biko autobus batean.[1] Lehergailuak azetona peroxidoz eginda zeuden eta motxiletan sartu zituztzen ekintzaileek eta ondoren beren buruz beste egin zuten gainean zeramaten lehergailua eztandaraziz. Beraietaz gain, beste 52 pertsona hil ziren eta 700 inguru zauriturik suertatu ziren.

Erasoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londresko metroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Londresko metroa

08:50 — Hiru lehergailuk eztanda egin zuten 50 segundoko denbora-tartearekin Londresko metroan:

  • Lehenengo lehergailuak ekialdeko linea zirkularreko 204 zenbakiko trenean eztandarazi zuten, Liverpool Street eta Aldgate geltokien artean. Trenak King's Cross St. Pancras geltokitik irten zen 8 minutu lehenago.
  • Bigarren lehergailuak mendebaldeko linea zirkularreko 216 zenbakiko trenean lehertu zen. Trenak Edgware Road geltokia utzi eta Paddington geltokia zuen helburu. Leherketa gertatu zenean, beste tren bat ondotik pasa zen eta kaltetua izan zen, hala nola trena zihoan tueneleko pareta, ondoren erori zena.[2]
  • Hirugarren lehergailua hegoaldeko Piccadilly lineako 311 zenbakiko trenean eztandarazi zuten. King's Cross St. Pancras - Russel Square ibilbidea egiten ari zen eta jatorrizko geltokia utzi eta minutura lehertu zen.[3]
Leherketen kokapena.
Hildako kopurua
Aldgate 7
Edgware Road 6
Kings Cross 26
Tavistock Square 13
Terrorista suizidak 4
Guztira 56

Autobusetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 09:47 — Leherketa Londresko autobus zerbitzuko 30. zenbakidun lineako solairu biko autobus batean gertatu zen, Tavistock Plazan. Aurretik King's Crossetik igaro zen eta Marble Archerako bidean zihoan. Goizeko 09:00etan Marble Arch utzi eta Euston geltokira abiatu zen 09:35etan eta metrotik ebakuatzen ari zen jendea autobusetara igo zen.

Zorionez, leherketa Britainiar Mediku Elkartearen alboan gertatu zen eta bertako medikuek zaurituak lagundu zituzten; ez zen hildakorik suertatu terrorista izan ezik.[4]

Atentatuaren egiletza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atentatuen egunean 4 gizonek Lutonetik Bedfordshirera autoz joan ziren, ondoren trenez Londresera. Bideozaintzako kamerek King's Cross geltokian grabatu zituzten 08:30etan.[5]

Atentatuei erantzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta segurtasun deiak egon ziren Erresuma Batuko toki askotan, Londresen bakarrik gertatu zen eraso terrorista. Itxura susmagarriko hainbat pakete lehertarazi zituen poliziak Edinburgh, Brighton, Coventry, Southampton, Portsmouth, Darlington eta Nottingham hirietan. Erresuma Batuko segurtasuna, alerta maila gorenera igo zen. Poliziari hil arte tiro egiteko agindua eman zitzaion itxura susmagarriko edozein pertsonak bonba bat garraiatzen bazuen edo erresistentzia erakusten bazuen.

Vodafone telefonia enpresaren telefono-sareek ezin zituzten dei gehiago kudeatu goizeko 10:00etan, eta larrialdi prozedurak martxan jarri zituzten larrialdi deiei lehentasuna emteko. BBCren arabera Londresko erdigunean telefono sistema moztu zuen poliziak, inork lehergailurik aktiba ez zezan mugikorraren bitartez.

2005eko uztailaren 21eko atentatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko uztailaren 21ean, beste eraso terrorista bat gauzatzen saiatu ziren, baina detonagailuak lehertu ziren eta bonbak ez. Ez zen hildakorik egon eta zapuztutako atentatuko ekintzaileak atxilotuak izan ziren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2005eko uztailaren 7ko atentatuak Aldatu lotura Wikidatan