2008ko Txetxeniako lurrikara
2008ko Txetxeniako lurrikara | |
---|---|
Mota | lurrikara |
Data | 2008ko urriaren 11 |
Herrialdea | Errusia |
Lurrikararen momentu sismikoa | 5,8 |
Magnitudea Richter eskalan | 5,8 |
Sakonera bertikal | 16 km |
2008ko 5,8 graduko Txetxeniako lurrikara 2008ko urriaren 11n gertatu zen 09:06:10 UTC-n Txetxenian, Errusian, eta 40 segundo iraun zuen. [1] Gutxienez 13 pertsona, Gudermes, Shalinski eta Kurtxaloievski barrutietako 5 haur barne hil ziren lurrikarak eta erreplika batzuen ondorioz, [2] Iparradeko Kaukaso osoan sentitu zirenak, Armenian eta Georgian barne. Biktimen kopurua handitu egin daiteke urrunago dauden auzoetatik informazioa jaso ahala. [3] Gainera, 116 pertsona zauritu ziren. [4]
Dagestanek, Ingushietak, Ipar Osetiak eta Stavropolek ere nabaritu zituzten mugimenduak, guztira 16 erreplika izan ziren Richter eskalan 3 eta 5 artean. [5] Dardara batzuek 30 segundo baino gehiago iraun zuten, eta egitura kalte handiak eragin zituzten Txetxeniako bi barrutietan, eta 52.000 pertsona elektrizitaterik gabe utzi zituzten hiru barrutietan. Komunikazioak eta errepideak ere eten ziren. [1]
Kurtxaloi herriko 500 familiak kanpin-dendak behar zituzten eta bertako ospitalea ebakuatu zuten. [6] Txetxeniako Grozny hiriburuan kalte txikiak izan ziren, batez ere leihoak hautsita. [6]
Txetxeniako presidenteak, Ramzan Kadyrovek, adierazi zuen: "Hainbat barrutitan kalteen informazioa jaso dugu... Bakoitzak (biktimek) beharrezko laguntza jasoko du". [7]
Hasierako dardaratik 16 minutura, 4,3 graduko erreplika indartsu batek jo zuen eskualdea. [8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b "Deadly earthquake hits Chechnya", BBC (2008-10-11).
- ↑ "Five Children Killed in Chechnya Earthquake - Health Minister", RedOrbit (12 de octubre de 2008). Revisado el 13 de octubre de 2008.
- ↑ "12 killed in Russian North Caucasus quake". International Herald Tribune (11 de octubre de 2008). Revisado el 12 de octubre de 2008.
- ↑ "Death toll in Chechnya earthquake rises to 6, over 110 injured – 2", RIA Novosti (11 de octubre de 2008). Revisado el 12 de octubre de 2008.
- ↑ "Series of earthquakes hit Russia's south". RussiaToday (11 de octubre de 2008). Revisado el 12 de octubre de 2008.
- ↑ a b "Quake kills 13 in Russia's Chechnya region", Reuters (12 de octubre de 2008).
- ↑ "Chechnya Hit By Deadly Earthquake", Sky News (11 de octubre de 2008).Revisado el 12 de octubre de 2008
- ↑ "Magnitude 5.3 - CAUCASUS REGION, RUSSIA". USGS (11 de octubre de 2008). Revisado el 12 de octubre de 2008.