Dagestan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dagestan
Республика Дагестан
 Errusia
Flag of Dagestan.svg Coat of Arms of Dagestan.svg
Ereserkia
State Anthem of the Republic of Dagestan
Administrazioa
Herrialdea Errusia
ISO 3166-2 RU-DA
Hiriburua Makhatxkala
lehendakaria Vladimir Vasilyev
Geografia
Koordenatuak 43° 06′ 00″ N, 46° 53′ 00″ E / 43.1°N,46.883333333333°E / 43.1; 46.883333333333Koordenatuak: 43° 06′ 00″ N, 46° 53′ 00″ E / 43.1°N,46.883333333333°E / 43.1; 46.883333333333
Map of Russia - Dagestan (Crimea disputed).svg
Azalera 50.300 km²
Mugakideak Kalmukia, Stavropol kraia eta Txetxenia
Demografia
Biztanleria 3.015.639 bizt. (2016ko urtarrilak 1)
Dentsitatea 59,95 bizt/km²
Hizkuntza ofiziala errusiera, Aghul, Avarera, Azerbaijanera, Txetxenera, Darginera, Kumikera, Lakera, Lezgiera, Nogai, Rutul, Tabasaranera eta Tsakhur
Ordu eremua Moscow Time eta UTC+03:00
Matrikula 05
http://www.e-dag.ru/

Dagestan[1] (errusieraz: Респу́блика Дагеста́н, Respublika Dagestan; turkieraz, «Mendi Herria») Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki. 50.300 km²ko eremua du eta 2010ean 2.910.249 biztanle zituen[2]. Hiriburua Makhatxkala da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dagestan.png

Dagestan Europa eta Asiaren artean dago, Kaukasiaren ekialdean. Errusiako gunerik hegoaldekoena da[3]. Iparraldean Kalmukiarekin du muga, ekialdean Kaspiar itsasoarekin, hegoaldean Azerbaijanekin, hego-mendebaldean Georgiarekin, mendebaldean Txetxeniarekin eta ipar-mendebaldean Stavropol kraiarekin.

Errepublikaren hegoaldean Kaukaso Handia dago, 4.000 mko gailurrekin. Mendirik garaiena Bazardüzü (lezgieraz: Kitxensuv) da; 4.466 m ditu, eta Azerbaijango mugan dago. Lurraldearen iparraldeko herena, berriz, Kaspiar beheragunean kokaturik dago, itsas-maila baino 28 m beherago. Ibai handienak Terek, Sulak eta Samur dira[3].

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia-jarduera nagusiak nekazaritza (garia, artoa, ardoa eta laboreak), arrantza eta industria (petrolioa, mekanika, kimika eta janari-industria) dira. Kaspiar itsasoko arrantza industriala garrantzi handikoa da. Harrapatzen diren espezie nagusiak kaspiar izokina (Salmo trutta caspiensis) eta gaizkatak dira[4].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Persiarrek IV. mendean konkistatu zuten, arabiarrek VIII. mendean eta Turkiako otomandarrek XVI. mendean. Volga ibaian gora joan joanez, errusiarrak XV. mendean kokatu ziren lehenbizikoz, baina 1813 arte ez zen Dagestan Errusiako Inperioaren esku geratu[5].

Urriko Iraultzaz geroztik, sobietarren gobernua ezarri zen han. 1918. urtean, Armada Zuriak, Alemaniak eta Otomandar Inperioak boltxebikeen kontra borrokatu ziren Dagestan eskuratu nahirik. 1921ean, Errepublika Sozialista Autonomo bihurtu zen. Sobietar Batasuna ohiaren barnean zeuden 16 errepublika autonomoetako bat izan zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean Dagestanek 2.910.249 biztanle zituen[2]. Kaukasoko beste errepublika batzuetan ez bezala, Dagestanen ez da talde etniko nagusirik. Izan ere, errusiar biztanleez gain (%3,6 2010ean), kaukasiar, iraniar edo turkiar hizkuntzak hitz egiten duten hogeita hamar etnia eta laurogei nazioren egoitza da[5]. Herri ez eslaviar ugarienak avarak (%29,4 2010ean), darginak (%17), kumikak (%14,9), lezginak (%13,3), lakak (%5,6), tabasararrak (%4,1), nogaiak (%1,4), rutulak (%1), agulak (%1) eta tsakhurrak (%0,3) dira. Azeriar (%4,5) eta txetxen (%3,2) koloniak ere daude. Biztanle gehienak musulmanak dira.

Talde
etnikoa
1926ko errolda 1939ko errolda 1959ko errolda 1970ko errolda 1979ko errolda 1989ko errolda 2002ko errolda 2010ko errolda
Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua %
Avarak 177.189 %22,5 230.488 %24,8 239.373 %22,5 349.304 %24,5 418.634 %25,7 496.077 %27,5 758.438 %29,4 850.011 %29,4
Darginak 125.707 %16,0 150.421 %16,2 148.194 %13,9 207.776 %14,5 246.854 %15,2 280.431 %15,6 425.526 %16,5 490.384 %17,0
Kumikak 87.960 %11,2 100.053 %10,8 120.859 %11,4 169.019 %11,8 202.297 %12,4 231.805 %12,9 365.804 %14,2 431.736 %14,9
Lezginak 90.509 %11,5 96.723 %10,4 108.615 %10,2 162.721 %11,4 188.804 %11,6 204.370 %11,3 336.698 %13,1 385.240 %13,3
Lakak 39.878 %5,1 51.671 %5,6 53.451 %5,0 72.240 %5,1 83.457 %5,1 91.682 %5,1 139.732 %5,4 161.276 %5,6
Tabasararrak 31,915 %4,0 33.432 %3,6 33.548 %3,2 53.253 %3,7 71.722 %4,4 78.196 %4,6 111.152 %4,3 118.848 %4,1
Nogaiak 26.086 %3,3 4.677 %0,5 14.939 %1,4 21.750 %1,5 24.977 %1,5 28.294 %1,6 38.168 %1,5 40.407 %1,4
Rutulak 10.333 %1,3 20.408 %2,2 6.566 %0,6 11.799 %0,8 14.288 %0,9 14.955 %0,8 24.298 %0,9 27.849 %1,0
Agulak 7.653 %1,0 6.378 %0,6 8.644 %0,6 11.459 %0,7 13.791 %0,8 23.314 %0,9 28.054 %1,0
Tsakhurrak 3.531 %0,4 4.278 %0,4 4.309 %0,3 4.560 %0,3 5.194 %0,3 8.168 %0,3 9.771 %0,3
Azeriarrak 23.428 %3,0 31.141 %3,3 38.224 %3,6 54.403 %3,8 64.514 %4,0 75.463 %4,2 111.656 %4,3 130.919 %4,5
Errusiarrak 98.197 %12,5 132.952 %14,3 213.754 %20,1 209.570 %14,7 189.474 %11,6 165.940 %9,2 110.875 %4,7 104.020 %3,6
Txetxenak 21.851 %2,8 26.419 %2,8 12.798 %1,2 39.965 %2,8 49.227 %3,0 57.877 %3,2 87.867 %3,4 93.658 %3,2
Besteak 43.861 %5,6 52.031 %5,6 61.495 %5,8 63.787 %4,5 57.892 %3,6 58.113 %3,2 25.835 %1,0 19.646 %0,7

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dagestan Aldatu lotura Wikidatan