2018ko Ordiziako Klasika
| |||
Lasterketaren xehetasunak | |||
Ibilbidea | 95. Ordiziako Klasika | ||
Lehiaketak | 2018 UCI Europe Tour 1.1 | ||
Data | 2018.eko uztailak 25 | ||
Distantzia | 165,7 km | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Jardunaldiko abiapuntua | Ordizia | ||
Jardunaldiko helmuga | Ordizia | ||
Taldeak | 13 | ||
Abiatutako txirrindulariak | 90 | ||
Iritsitako txirrindulariak | 58 | ||
Batez besteko abiadura | 43,874 km/h | ||
Azken sailkapena | |||
Irabazlea | ![]() | ||
Bigarrena | ![]() | ||
Hirugarrena | ![]() | ||
◀ 2017 | 2019 ▶ | ||
Dokumentazioa ![]() |
XCV. Ordiziako Klasika- Ordiziako Udala Sari Nagusia 2018ko uztailaren 25ean egin zuten. Hasiera eta bukaera Ordizian, Abaltzisketa eta Altzo zeharkatu zituen, 165,7 km ibilbidean. 1.1 maila zuen.
Lasterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
13 taldek eta 90 txirrindularik hartu zuten parte, horietatik 58k bukatu zutenak. Garailea Robert Power australiarra izan zen.
Robert Power eta Simon Yates taldekideek erakustaldia batera ospatzeko astia izan zuten Ordiziako kaleetan. Yatesek 2016an irabazi zuen klasikoa, eta 2018koan 23 urteko taldekideari oparitu zion garaipena.[1]
Abaltzisketara eginiko bosgarren eta azken igoeran egin zuten aurrera biek, eta Larraitzen behera, inor ez zen gai izan zuloa ixteko. Powerrek egin zuen lehen erritmo aldaketa, eta bakarrik alde egin zuen. Yatesek, taldetxoan indarrik sobera ez zegoela ikusita, erasoa jo, eta taldekidearenganaino heltzea lortu zuen. Hirugarren Krists Neilands (Israel Cycling) izan zen, eta laugarren, Fernando Barceló (Euskadi Murias). Jon Irisarri izan zen lehen euskal txirrindularia; 11. helmugaratu zen. Gainera, leaburuarrak esprint berezien saria ere lortu zuen.[1]
Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Munduko taldeak (2)Kontinenteko talde profesionala (4)
| |
![]() |
Sailkapen orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Source: ProCyclingStats |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b Odriozola, Iñaki. (2018-07-26). «Powerrek irabazi du Ordiziako Klasikoa, Yatesen onespenarekin» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.