Abaltzisketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Abaltzisketa
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Abaltzisketa 2016 002.jpg
Abaltzisketako kaskoa, atzean Txindoki.

Abaltzisketako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Tolosaldea
Izen ofiziala Abaltzisketa
Alkatea Jon Zubizarreta Aldaya (H.E.)
Posta kodea 20269
INE kodea 20001
Herritarra abaltzisketar
Kokapena
Koordenatuak 43° 02′ 52″ N, 2° 06′ 19″ W / 43.047842°N,2.1052186°W / 43.047842; -2.1052186Koordenatuak: 43° 02′ 52″ N, 2° 06′ 19″ W / 43.047842°N,2.1052186°W / 43.047842; -2.1052186
Abaltzisketa hemen kokatua: Gipuzkoa
Abaltzisketa
Abaltzisketa
Abaltzisketa (Gipuzkoa)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 11,18 km2
Garaiera 370 metro
Distantzia 39 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 314 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -5)
% 55,32 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 44,68
Dentsitatea 28,09 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 17,44
Zahartze tasa[1] % 16,67
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 15,38
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 72,5 (2011)
Genero desoreka[1] % 19,05 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 6,91 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 93,66 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 84,2 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1615. urtea
Webgunea http://www.abaltzisketa.eus/

Abaltzisketa Gipuzkoako Tolosaldea eskualdean kokaturik dagoen herria da. 11,18 km² ditu eta 314 biztanle zituen 2016. urtean. Donostia eta Tolosatik 39 eta 14 km-ra dago, hurrenez hurren. Txindoki (1.318 metro) mendiaren magalean kokatuta dagoen herria, Aralar mendilerroan, itsaso gainetik 370 metrora. Herrira Alegiatik eta Orendainetik igarotzen den errepide batetik edo Amezketatik eta Zaldibiatik sartzen da. Abaltzisketarrei "Txalburuak" deitzen zaie.

Aralarko Parke Naturalaren parte da hegoaldea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1379an, Abaltzisketako bizilagunak Tolosaren menpe geratu ziren eta jauntxoen eta herriaren foruen abantailaz gozatzen hasi ziren. 1615ean jauntxoen arteko lehiak bukatuta zeudela, Abaltzisketak hiribildu izenburua lortu zuen, Tolosaren bategitearekin galdutako autonomia irabaziz. Horren ondoren, Abaltzisketak hiribilduen bilkuretan parte hartu zuen Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza lortuta.

1983an udalerriak Abalcisqueta izena galdu eta ofizialki Abaltzisketa izendapena jaso zuen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

65 nekazaritza eta abelzaintza esplotazio daude Abaltzisketan.

Abaltzisketako babarrunek ospe handia daukate Euskal Herri osoan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abaltzisketan, landako herria denez, XX. mendetik hona biztanleria ia %50 jaitsi da, 1900ean zituen 550 biztanletik gaur egun dituen 317 biztanlera. Nahiz eta azken urte hauetan herritar gehiago dituen, Abaltzisketa urrun geratzen da oraindik XIX. mendean zituen 800 bat biztanleetatik.

Abaltzisketako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko apirilean egindako bozketaren arabera EAJ - EA koalizioa, botoen % 57,9rekin eta EHAK % 32,9rekin izan ziren alderdi bozkatuenak.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkatea Agintaldia Alderdia
Argitxu Zabala Zeberio 2003-2007 Talde Saiatua
Jesus Mari Gorostidi Irazusta 2007- Herritarrak

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erromeria bat antolatzen da Larraitzeko ermitara Pentekostes egunean.
  • Maiatzaren 15ean San Isidro eguna ospatzen da hamaiketako herrikoiarekin.
  • Ekainaren 24an San Juan Bautistaren festa ospatzen da eta bezperan soka-dantza dantzatzen da herriko plazan.
  • Larraitzeko festak ekainaren 29an ospatzen dira.
  • Azaroaren lehenengo egunean meza herrikoia ospatzen da Santa Cruz edo Txutxurrumendi ermitetan.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri txikia denez, bertan ez dago kirol azpiegitura handirik, frontoi bat izan ezik. Kirol, ehiza, elkarte bakarra dago herrian, Larrunarri Elkartea.

Polipaso aizkolaria izan da Abaltzisketako kirolaririk ospetsuena.

Abaltzisketako festetan, honen eta Amezketaren arteko zaldi-lasterketak antolatzen dira.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abaltzisketako alde zaharra euskal mendialdeko nekazaritza herrien eredu ona da. Bertan udaletxea nabarmentzen da, San Joan Bataiatzailearen elizaren ondoan kokatua. Eliza XVI. mendekoa da XIII. mendeko aurrealde erromanikoa mantentzen duen arren. Kanpandorrea ere aipagarria da, 1493. urtean Abaltzisketan egindako kanpai ikusgarria daukalako.

Oso interesgarria da Nahera-Haundi baserria bisitatzea, euskal eraikuntza zaharren eredua delako. Sasiain auzoan dago, eta herrira iritsi baino lehenago dagoen desbideraketa bat hartuz iritsi daiteke hara.

Udalerri honetan, zalantzarik gabe, ospe gehien daukana Larraitzeko paisaia da, baserri-auzo bat. Txindokiren mangalean kokatuta dagoen auzoan, ermita bat dago, baserritar eta artzainen artean oso ospetsua den Ama Birjina daukana. Udan eta astebukaeretan oso bisitatua da Larraitzen diren jatetxe eta askaltokiengatik. Izan ere, Larraitzeko aparkalekutik hasten da Txindoki (1341 m), Ganbo (1451 m), Pardarri (1399 m) eta Ausa Gaztelu (899 m) mendien igoera ibilbidea.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abaltzisketar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2.   «UEMA-Atlasa», Euskararen erabilera (UEMA), http://46.226.108.156/UEMA/atlas.html .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abaltzisketa Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa