Pirinioetako lehen etapan, tropela Euskal Herritik igaroko da berriro. 30 kilometroko barneraldi laburra egingo du Zuberoan: Berorizera iritsi, Atharratzeko kanpoaldetik pasatu, eta Liginaga, Ligi eta Urdatx zeharkatuko ditu. Garateko lepora iritsita, ziklistak Biarnon sartuko dira berriro.[1]