Antonio Fernández Alba
Antonio Fernández Alba | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Salamanca, 1927ko abenduaren 17a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2024ko maiatzaren 7a (96 urte) |
Hobiratze lekua | San Carlos Borromeo cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa |
Hezkuntza-maila | doktorea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Real Academia Española San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Colegio Libre de Eméritos (en) |
Antonio Fernández Alba (Salamanca, Espainia, 1927ko abenduaren 17a) arkitektoa da. Madrilgo Arkitektura Eskolan graduatu zen (1957), eta eskola horretako irakasle izan zen 1959tik aurrera. Abangoardiako mugimenduetan ibili zen 1950 eta 1960ko hamarkadetan. Hainbat sari jaso ditu, nola ikasle garaian (Arte Garaikidearen Museoko saria, 1953), hala helduaroan (Olaguibel saria, 1979); horien artean garrantzitsuena Arkitekturako Sari Nazionala izan zen (1963). Hainbat erakusketa egin ditu Espainian (Madril, Sevilla) eta Italian (Erroma, Milan).
Hauek dira bere lan aipagarrienak: Monfort Ikastetxea (Loeches, Madril, 1964-65), Gasteizko Kulturaren Etxea (1966-1972), Salamancako Hernán Cortés Ikastetxe Nagusia (1970), Burgo de Osmako Torre de Enlace deiturikoa (Soria, 1973), Londresko Spanish Trade Center (1974), Castellóko Jaume I Unibertsitateko campusa (1990), CSICeko Ikerketa Biologikoen Zentroa (Madril, 2000).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.