Judith Weir
Judith Weir | |||
---|---|---|---|
2014 - 2024 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Cambridge, 1954ko maiatzaren 11 (70 urte) | ||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Queens' College (Cambridge) North London Collegiate School | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea, musikologoa, oboist (en) , musika-irakaslea eta libretista | ||
Enplegatzailea(k) | Cardiffko Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | |||
Genero artistikoa | opera | ||
Musika instrumentua | oboea | ||
judithweir.com | |||
Judith Weir (Cambridge, Ingalaterra, 1954ko maiatzaren 11) eskoziar musikagilea da. Antzerki musikaleko partiturak idazteagatik da ezaguna.
John Tavernerrek eman zizkion musika-eskolak, eta Eskoziako Gazte Orkestran jo zuen gaztetan. Gero, Robin Hollowayrekin ikasi zuen Cambridgeko King's Collegen. Bere lehenbiziko piezek -Out of the Air (1976) eta King Harald's Saga (1979)- oso estilo pertsonala dute, eta geroagoko obretako hots-argitasuna eta pertzepzio dramatikoa antzematen dira. Musika-iturri baztertuak edo alternatiboak aztertu ditu bereziki: Txina, Serbia, Eskozia eta Espainiako herri-musika, besteak beste. Hori dela eta, pieza harrigarriak idatzi ditu, hala nola The Consolation of Scholarship (1985), A Night at the Chinese Opera (1987) eta Heaven Ablaze in His Breast (1989) drama musikalak eta The Vanishing Bridegroom (1990) eta Blond Eckbert (1994) operak. Bai konposizio horien bai obra instrumentalen bereizgarri da hizkuntza melodiko eta harmoniko berezia eta orkestrazio urria dutela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.