Edukira joan

Judith Weir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Judith Weir
Master of the King's Music (en) Itzuli

2014 - 2024
Bizitza
JaiotzaCambridge1954ko maiatzaren 11 (70 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaQueens' College (Cambridge)
North London Collegiate School
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musikologoa, oboist (en) Itzuli, musika-irakaslea eta libretista
Enplegatzailea(k)Cardiffko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera
Musika instrumentuaoboea

judithweir.com
IMDB: nm3375232 Spotify: 4AhGJX48US2OIdpSG7oo5c Musicbrainz: eff298e0-accd-48b0-a537-229e41e45789 Songkick: 432925 Discogs: 1035436 Allmusic: mn0001321857 Edit the value on Wikidata

Judith Weir (Cambridge, Ingalaterra, 1954ko maiatzaren 11) eskoziar musikagilea da. Antzerki musikaleko partiturak idazteagatik da ezaguna.

John Tavernerrek eman zizkion musika-eskolak, eta Eskoziako Gazte Orkestran jo zuen gaztetan. Gero, Robin Hollowayrekin ikasi zuen Cambridgeko King's Collegen. Bere lehenbiziko piezek -Out of the Air (1976) eta King Harald's Saga (1979)- oso estilo pertsonala dute, eta geroagoko obretako hots-argitasuna eta pertzepzio dramatikoa antzematen dira. Musika-iturri baztertuak edo alternatiboak aztertu ditu bereziki: Txina, Serbia, Eskozia eta Espainiako herri-musika, besteak beste. Hori dela eta, pieza harrigarriak idatzi ditu, hala nola The Consolation of Scholarship (1985), A Night at the Chinese Opera (1987) eta Heaven Ablaze in His Breast (1989) drama musikalak eta The Vanishing Bridegroom (1990) eta Blond Eckbert (1994) operak. Bai konposizio horien bai obra instrumentalen bereizgarri da hizkuntza melodiko eta harmoniko berezia eta orkestrazio urria dutela.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]